Bake Sinbologia
Aurkezpena
Gernika Gogoratuz-en helburua Gernikaren ikurra aberastea da, ekintza sozialaren eta Bakearen aldeko gogoeta zientifikoaren bitartez. Horrela, Gernikak herri eta mundu mailan irudikatzen duen Bakearen ikurra indartuz.
Gernika, 2004an UNESCOk Europako eskualdeko Bakearen Hiri (2002-2003) izendatuta, kulturaren ikerketa historiko eta sozialerako toki garrantzitsua bilakatu da. Izan ere, adierazgarritasun historiko, sinboliko eta kulturala du eta errepresentazio sinbolikoaren eta Bakearen Kulturari ekarpenak egin ditu.
Helburuak
- Ikerketa lerroak eta ekintza berriztatzaileak indartzea.
- Bakearen aldeko ikasketen inplementazio akademikoa sustatzea.
- Beste erakundeekin sare bideko lanean parte hartzea.
- Finantzaketa-iturriak eta pertsonen, erakundeen eta instituzioen babesa sendotzea bakearen eraikuntzaren eremuan eta nazioarteko lankidetzan proiektu jasangarriak egiteko.
Proiektuak
- Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak, Gernikako bonbardaketaren urteurrena oroitzeko ekitaldietan, Gernikan ospatzen dira 1991z geroztik.
- 2009 XIX. Gernikako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak. Bizipenak, leku sinbolikoak eta identitateen bilakaera bakegintzan, 2009ko apirilaren 22tik 26ra.
- 2008, XVIII. Gernikako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak. Kosmopolitismoa eta bakearen eraikuntza lokala, 2008ko apirilaren 24tik 27ra.
- 2007, XVII. Gernikako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak. Gernika, Guernica eta beste Gernikak. Bakeraen Sinbologia, 2007ko apirilaren 23tik 29ra .
Gernika-Lumoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Giza-eskubideen Zuzendaritzak eta Gernika Gogoratuz Fundazioak finantzatua.
- Gernika - Urdaibai Udako Topaketak.
Euskal Herriko Unibertsitateak, Gernika-Lumoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak finantzatua.- 2007, Udako ikastaroa.
Konstituzioa eta Bake prozesua Euskal Herrian, Jokin Alberdik eta María Oiargurenek zuzendua Gernika Gogoratuz-en laguntzaz. - 2006, Udako ikastaroa.
Giza eskubideak eta Bake prozesua Euskal Herrian, Jokin Alberdik, Gurutz Jaureguik eta María Oiangurenek zuzendua Gernika Gogoratuz-en laguntzaz.
- 2007, Udako ikastaroa.
Ekintzak
- Lan jardunaldiak antolatzea herrialdeko eta nazioarteko unibertsitate desberdinetako ikasle eta ikerle taldeekin.
- Herrialdeko eta nazioarteko erakunde eta unibertsitateek gonbidatutako konferentzia, mahai-inguru eta lan-saioetan parte hartzea.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Bakea eta Garapena deszentralizatutako Nazioarteko Kooperazioaren Masterreko Bakearen Ikerketarako Sarrera moduluan laguntzea.
Ikus-entzunezko argitalpenak eta materialak
Oianguren, María: "Recuerdo histórico y compromiso por la Paz" In: Hika, 2007ko martxoa. - Jares, Xesús; Ugarte, Josu; Mancisidor; Mikel; Oianguren, María: El papel de la investigación para la paz ante la violencia en el País Vasco. Bakeaz y Gernika Gogoratuz, Gernika Sarea 8. zk., 2006.
- Heinrich-Böll Stiftung e.V: Petra Kelly:
Gernika - Gesto de Reconciliación. 1997.
Sareak eta Hitzarmenak
Gernika Gogoratuz-en iritziz garrantzitsua da beste erakundeekin sare bidezko lana indartzea. Horren helburua honakoa da: parte-hartze demokratikoen prozesuak bultzatzea Bakearen eraikuntzaren eremuko ekimenen garapenean.
Sorreratik honako sare eta foroetan parte hartzea:
- Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa 2007an.
Gernika Gogoratuz-ek foroaren presidentzia hartu du 2007ko martxoaz geroztik. - BatzART Sarea. Bake prozesua parte hartze demokratikoaren eta sormenaren giltzarrietatik sustatzeko lan-taldea. Artamugarriak, Bidea Helburu, Gernika Gogoratuz eta Parte Hartuz erakundeek bultzatua, 2006. urtetik.
- Gernikako KM0 Astra. Parte-hartzeko prozesua Gernikan, 2006. urtetik.
- BILGUNE Sarea. Gernikako lan-taldeen elkarteak (Gernikatik Mundura, Ideasur, Gernika Gogoratuz) bakearen eraikuntzaren, interkulturalitatearen eta garapenerako laguntzaren eremuan, 2004. urtetik.
- Gernikatik Mundura
- Ideasur
- Hazi Sarea. Gatazken transformazioan eta bakearen kulturan aritzen den lan-taldea (FOMED Bitartekaritza Institutua, GEUZ EHUko Gatazken Transformazioen Unibertsitate Zentroa eta Gernika Gogoratuz), 2002. urtetik.
- Gernika Sarea. Berradiskidetzera bideratutako prozesuen Babeserako Nazioarteko Sarea. Gernika Gogoratuz-ek koordinatua 1997. urtetik.
- AIPAZ (Asociación Española de Investigación por la Paz) 1996. urtetik.
2005. urteaz geroztik, Zuzendaritza-batzordeko kide da. - Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuko Lankidetza Kontseilua, 1996. urtetik.
Kontaktua
Jokin Alberdi Bidaguren
Gernika Gogoratuz Elkarteko Presidentea
María Oianguren Idigoras
Gernika Gogoratuz Elkarteko Zuzendaria