Bizipenak
Aurkezpena
Gure bizitzaren esperientziek gure existentzia osatzen dute, eta bizi garen edo bizi izan garen pertsonekiko erlazioen jokabide desberdinak sortzen dituzte, baita gatazkenganako gure jokabidea ere. Joera eta jokabide horiek biolentzia edo bizikidetza sor dezakete. Horregatik, osagarritasunaren ideia aldarrikatzea garrantzitsua da.
Bakearen Eraikuntza Bakearen sortzaile desberdinen batuketak sortzen du, Bizitzako Istorioen tratamenduak besteak beste. Bizitzako istorio horiek nola ulertzen eta jasotzen ditugun aztertzea eta galdetzea erronka zientifiko eta sozial handienetakoa da, gizarte zatituenei bideratuta batez ere. Erronka soziala da gure iraganerako, orainaldirako eta etorkizunerako.
Helburuak
- Bakearen Eraikuntzan laguntzea Memoria Historikoa Berreskuratuz, eta Gernikako bonbardaketaren oroitzapena ezagutzera ematea Bakearen Kultura sortzeko.
- Historiaren ikaskuntza Bakearen Pedagogia gisa bultzatuko duten lanabesak sortzea.
- Material didaktikoaren bitartez Historia Berreskuratzeko eremua ezagutaraztea, Bakearen Kultura bultzatuko duen lanabes gisa.
- Biolentzia jasan duten pertsonen elkarguneak bultzatzea eta narratibaren balioa Bakearen Pedagogiarako errekuperatzea.
Proiektuak
Eremu horretan, beraz, bi jardunbideren proiektuak eta ekimenak daude:
1.- Gernikako Bonbardaketen lekuko izan ziren gizon-emakumeen taldea
Gernikako Bonbardaketan bizirik irten ziren gizon-emakumeak gure memoriaren parte dira eta gauza bat argi erakutsi digute: euren bizitzako esperientzia Memoriaren Pedagogiarekin konprometitua dagoela.
- Bakearen pedagogia memoriaren bitartez. Gernikako bonbardaketa.
“El Bombardeo de Gernika. 70 años después” dokumentalarekin batera unitate didaktiko bat argitaratuko da. Unitatearen helburua honakoa da: memoriaren pedagogiaren bitartez, Espainiako Gerra Zibilaren testuinguruan, Gernikako Bonbardaketari heltzea hezkuntza eremuan ikasi eta ikusteko.
Presidentziaren Ministerioak finantzatua. Espainiako Gobernua eta Gernika Gogoratuz Elkartea. 2007-2008. - El Bombardeo de Gernika - Gernika Story Ikerketa, katalogazioa eta Gernikako Bonbardaketan bizirik irtendakoekin elkarrizketak “El Bombardeo de Gernika - Gernika story” dokumentala egiteko. Idem ikus-entzunezko ekoizpenak egina.
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Sailak finantziatua, besteak beste Gernika Gogoratuz Elkartearekin batera. 2006-2007.
2.- Memoria eta narratiba bakerako pedagogia gisa
Biolentzia jasan duten pertsonen bizi-bideak eta hurrengo belaunaldiek Bakea lortzeko kontribuzio gisa transmititzeko nahiak, Bakearen Eraikuntzarako funtsezko ekarpen pedagogiko bihurtzen ditu memoria eta bere narratiba.
- Terrorismoen, Euskal Herriko eta beste kasuaren gainean tratamendu pedagogikoaren esperientzien gaineko bilduma, analisia, sistematizazio dokumentala eta argitalpena.
Dokumentazioa eta terrorismoaren biktimek jasotako tratamendu pedagogikoa, hezkuntza-sistema formal zein ez formaletan, bildu, analizatu eta sistematizatu. Eskola-kurrikuluen esperientziak batu edo terrorismoekin erlazionatutako gaiak lantzen dituztenak, hala nola bakearen pedagogiarekiko harremana, memoriaren pedagogia, errekontziliazioa eta memoria historikoa.
Bakearen pedagogiaren eta bizikidetzaren ezagutzan aurreratu bizitzaren balioa, pertsona guztien duintasuna, bakearen kultura, biolentzia eza eta elkartasuna aldarrikatuz. Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eta Gernika Gogoratuz Elkarteak finantzatua. 2006. - Elkarrizketa intergenerazionalaren Nazioarteko Proiektua NIGEL Proiektuaren ikaskuntza intergenerazionalaren Sarearen markoan (Network of Intergenational Learnng in Europe”.
Proiektu horrek testuinguru desberdinetan ikaskuntza intergenerazionala bultzatzeko Europako erakundeen artean kontzeptu teoriko eta ikuspegi praktikoen hartu-emana babestu du. Guk esperientzien trukean egiten dugun lana goraipatu nahi dugu, testuinguru historikoaren esperientzien trukea, oroitzapen biografikoena eta oroitzapenaren kulturarena, besteak beste.
Europako Batasunako Sócrates Programaren Grundtvig 2 ikaskuntza Elkarteak www.generationendialog.de eta Gernika Gogoratuz Elkarteak finantzatua. 2003-2006.
Ekintzak
- Bizirik irten ziren gizon eta emakumeen taldearen urteroko topaketa Gernikako Bonbardaketako oroitzapenezko ekitaldian (topaketen ekintzekin lotura 1997-2007).
- Hainbat topaketa Gernikako Bonbardaketaren lekuko izan ziren gizon eta emakumeen Taldearen eta Bakearen Eraikuntzaren eremuan lan egiten duten elkarteetako ordezkazien artean (Gerraren haurrak Euskal Herria, Alemaniatik Dresdeko Otsailaren 13a Elkartea, Japoniako Peace Boat eta abar).
- Nazioarteko aitorpena Bonbardaketaren lekuko izan ziren gizon-emakumeen lan pedagogikoari "Bakearen eta Errekontziliazioaren aldeko Gernika Saria"ren bitartez. Saria talde horri eman zaio Gernikako Bonbardaketaren 70. urtemugaren harira, 2007ko apirilaren 26a (lotura Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sarien orrialdeara).
- AEBetako Peace Abbey erakundeak egindako lanarengatik Nazioarteko aitorpena jaso du "“The Courage of Conscience Award"” saria eskuratuz 2007ko apirilaren 26a.
Ikus-entzunezko argitalpenak eta materialak
- Gernika. El Bombardeo. IDEM produkzioak. Gernika Gogoratuz-en laguntzaz, 2007.
- El Bombardeo de Gernika. La Huella Humana. Gernika Gogoratuz, 1998.
- Kasper, Michael: Gernika y Alemania. Historia de una reconciliación, Bakeaz eta Gernika Gogoratuz, Gernika Sarea 3, 1998.
- Cava Mesa, María Jesus (coord.): Memoria colectiva del bombardeo de Gernika, Bakeaz eta Gernika Gogoratuz, Gernika Sarea 1, 1996.
Kontaktua
Anna León Herrero
Bizitzako istorioak
María Oianguren Idígoras
Bakearen aldeko Ikerketa Zentroaren Zuzendaria