Lan Arloak >> Gernika Sarea

Gernika Sarea

Aurkezpena


Gernika Sarea mundu osoko pertsonek eta erakundeek osatzen duten sarea da. 1996an sortu zen hurrengo hauek bultzatzeko eta babesteko: bakea eraikitzea berradiskidetzearen bitartez, adostasunak sortzea eta horren erlazioa bake positiboarekin.

 

Helburuak

  • Bakearen alde lan egiten duten erakunde eta pertsonen topalekua.
  • Nazioarteko proiektuak sarean garatzea.
  • Profesionalen, akademikoen eta praktiketako pertsonen trukea erraztea.
 

Proiektuak


 

Ekintzak

  • Alhucemas eskualderako lan-programa (Marokoko iparraldea, Rif). Gernikatik Mundura, Gernika Gogoratuz eta Euskal Herriko Marokoarren Elkartearen (AZRAF) ordezkaritzen artekoa, Rif aldeko elkarteekin batera (Munduko Amazigh Biltzarra). Helburua ildo hauetako proiektuak dira: giza eskubideen sustapena, garapenerako kooperazioa eta Amazigh herriarentzako bakea lortzeko lan-programa.
  • Lan-jardunaldia Erakunde Interafrikarreko (IAC), ei Batzorde Nazionaletako Ordezkariekin: Etiopia, Somalia, Liberia, Burkina Faso, Niger eta Nigeriakoak (emakume eta neskatilen osasunari eragiten dieten ohiturak erauzteko batzordeak).
  • Lan-jardunaldia, Osnabrück-eko (Alemania) Erich Maria Remarque Gesellschaft Erakundearen ordezkaritza batekin.

 

Ikus-entzunezko argitalpenak eta materialak

 

Kontaktua

Marķa Oianguren Idķgoras
Gernika Gogoratuzeko Zuzendaria