Lan Arloak >>
Artea eta Bakea
Artea eta Bakea
Aurkezpena
Bakea jokabide bat da eta Arte, berriz, prozesua eta bitartekoa: Artea eta bakea bi bide dira azken batean. Gernika Gogoratuzetik bi bide horiek bakar batean elkartu nahi ditugu. Zelan? Obra Parte-hartzaileen bitartez.
Hitz gabeko mintzairen bidezko Obra ireki eta kolektiboak, ahal bada plastikozkoak, etengabeko (erre)kreazioan daudenak eta ekarpen indibidualetik sinergia kolektibora igaroz.
- Lehenengoa, abstraktua, hizkera plastikoaren bitartez bakarrik garatzen da. Pertsona bakoitzak bere hutsune-isiltasuna aktibatzen du. Asmatutako bere diskurtso abstraktu eta ezezagunarekin, eta hitzik esan gabe, hutsune-isiltasun komunen bat egiten duten pertsona guztiekin erlazionatu behar da. Helburua gure taupada eta jokabide ia inkontzienteak detektatzea da, besteekiko inposatzailea izan edo errespetuzkoa izan.
- Bigarrena, figuratiboa, hizkera plastikoaren bitartez moldatzen da ere gehien bat, baina horrek, ordea, ahoz osatzea onartzen du. Metodologia honakoa da: hitzez adieraziz eta plastikoki irudikatuz gatazkak zehaztea, eta gatazka pertsonalei, talde-gatazkei eta gatazka estrukturalei aplikatzen zaie. Plastikak adierazlea (metahizkuntza edo sinboloak) zabaltzen eta enuntziatu-gatazken esanahia zehazten laguntzen du. Irudia errealitate (edo errealitate zati) zehatz eta, beraz, eraldagarri gisa agertzen zaigu, zeinu abstraktu eta eskuragaitz hitzetik urrun.
Proiektuak
- Imagine Peace. Sare bidezko koordinaziozko proiektua Konfliktkultur erakundearen bitartez, Viena. Europako Socrates hezkuntza Programaren Grundtvig 2 ekintzan kokatutako prestakuntza-proiektua. Hezkuntza eta Zientzi Ministerioko Sokrates Agentzia Nazionala. 2005-
Ekintzak
- Gernikako Artea eta Bakearen III. Nazioarteko Topaketak. Artearen bitartez herritarren partaidetza Bakearen Eraikuntzan, 2007ko irailaren 27tik 29ra
- Gernikako Artea eta Bakearen II. Nazioarteko Topaketak Bakearen aldeko Museoen V. Nazioarteko Kongresuaren baitan, 2005eko maiatza
- Gernikako Artea eta Bakearen I. Nazioarteko Topaketak. Guernicatik Gernikara, 2003ko abenduaren 9tik 19ra
Ikus-entzunezko argitalpenak eta materialak
- Carrascosa, Alex: “Gestión simbólica de espacios de conflicto a través de la expresión plástica”- In: Momoitio, Iratxe (coord.) -Museos por la Paz: una contribución al recuerdo, la reconciliación, el arte y la paz. Gernika-Lumo: Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, 2005.
- Carrascosa, Alex: “Source, Course ad Horizon of Humanist Art: From Denunciation to Announcement” In: Kelly, William: Art and Humanist Ideals: Contemporary Perspectives. 2003.
- Berradiskidetzerako Artea Erakusketaren Katalogoa, Gernika-Lumo, Kultur-Etxea, Gernika Museoa eta Gernika Gogoratuz.
Kontaktua
Alex Carrascosa
Artea eta Bakearen saileko arduraduna eta Artearen eta Bakearen III. Topaketen komisarioa
Ahmadul Haque
Artearen eta Bakearen saileko laguntzailea eta Artearen eta Bakearen III. Topaketen koordinatzailea