Bake Kultura
Aurkezpena
Bakearen kultura gizarte osasungarriagorako baldintzak eta aukerak eskaintzen dituen paradigma gisa ulertzen dugu. Izan ere, gizakia modu demokratiko eta baketsuan elkarbizitzera bideratu eta trebatu behar du balore, jarrera eta jokabide positiboetan oinarrituz.
Honako hauek Bakearen Kulturaren oinarriak eraikitzeko funtsezko planteamentuetakoak dira: biolentziarik ez, errespetua desberdintasunarekin, bizitzarekin, askatasunarekin, aukera-berdinatsunean parte-hartzearekin, eta genero bereizketa, orientazio sexual, etniko, erlijioso, ideologikoarengatiko bereizketarik ez. Kultura horretan pertsonak bere giza jokabideen arabera baloratuko dira.
Helburuak
- Ezagutzak eta esperientziak elkartzea, bai tokian-tokian bai mundu-mailan, bakerako, Giza eskubideetarako eta Errekontziliazioaren helburua duten Gatazken transformazio positiborako hezitzea.
- Bakearen eraikuntzan laguntzea, Bakearen kulturaren elkarrekiko aberastasuna ekarriko duen gako sozial eta interkulturalen identifikazioaren bitartez.
- Garapenaren, Giza eskubideen eta Bakearen proposamenen arteko artikulazioa babestuko duen nazioarteko lankidetzari buruzko proiektuak diseinatzea eta bertan parte hartzea.
Proiektuak
2007an martxan jarritako nazioarteko lankidetzari buruzko proiektuak
- EduPaz: Gatazken tratamendurako eta elkarbizitza baketsu eta demokratikorako baloreetarako heziketa (2005-2007).
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gernika Gogoratuz Elkarteak (Euska Herria), Fundacomunidad-ek eta Gogoratuces Caqueteños-ek (Kolonbia) batera finantzatua. Jarduera-eremua Caquetá-ko bi udalerri: San Vicente del Caguán eta Florencia. Bigarren hiri hori Caquetá-ko hiriburua da, Kolonbiako gatazka armatuaren ondorioz desplazatu gehien dituen hiria.Helburuak: 120 pertsona bakearentzako, demokraziarentzako eta elkarbizitzarako heziketaren inguruko ezagutza eta bitartekoekin prestatzea. Baita ere, bide sortzaile, baketsu eta demokratikoen bidezko gatazken tratamenduetan oinarritutakoak. Prestatzaile horiek, era berean, 40 bat pertsona trebatuko dituzte, eta guztira, jasotako ezagutzak eta bitartekoak igorriko dituzten 4.800 pertsona ingururengana iristea espero da.
- Manoa: Gazteentzako Bakearen Kulturaren heziketa ludikoa (2006-2008).
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gernikatik Mundurak, Ideasur-ek, Gernika Gogoratuz Elkarteak (Euskal Herria), Amazoniako Unibertsitateak eta Fundacomunidad-ek (Kolonbia) batera finantzatua. Jarduera-eremua: Caquetáko Departamentuko 16 udalerri (Kolonbiako Amazonia).Helburuak: Gazteak Bakearen Kulturaren, asoziazionismoaren eta parte hartze demokratikoaren inguruko gaietan hezitzeko Caquetáko udalerriak zeharkatuko dituen pertsonaz eta bitartekoz osatutako unitate mugikorra hornitzea. Jarduera ludiko, hezitzaile, didaktiko, kultural eta sozialen bitartez, gazteek demokraziarentzako, Giza eskubideentzako, ingurumenaren errespetuarentzako eta elkarbizitza armonikoarentzako baloreak ikasiko dituzte.
Finantzatutako nazioarteko lankidetzari buruzko proiektuak
- Manigua. Gatazken tratamenduen eta Giza eskubideen programa (2004-2006)
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Garapen Lankidetzarako Funtsek - Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak, Gernika Gogoratuz Elkarteak (Euskal Herria) eta Amazoniako Unibertsitateak (Kolonbia) batera finantzatua.Helburuak: Kolonbiako Amazoniara bideratuz, Giza eskubideen eta Gatazken tratamenduen gaia Caquetá-ko departamenduan promozionatzea eta zabaltzea. Amazoniako Behatoki Soziopolitikoak koordinatua, Amazoniako unibertsitatearen instantzia, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Elkartearekin batera. MANIGUA programak oinarrizko bi ildo garatu ditu: Bakearentzako, demokraziarentzako eta Giza eskubideentzako Heziketaren gaien prestakuntza eta ikerketa.
Ekintzak
- Parte hartzea esparru sozial eta akademikoetan
Gernika Gogoratuz-en, prestakuntzan eta ikerketan dabilen pertsona-taldea Kolonbiako hiri desberdinetako eremu sozial zein akademikoetan parte hartzen ari da 1991az geroztik, esaterako: Bogotá eta Caliko Unibertsitate Javerianetan, Amazonian, Antioquian, Bucaramungako Bolivariarrean, Magdalenan. - Guatemala eta Kolonbiarako bidaiaren gainean
Zentroaren zuzendaria María Oianguren-ek eta Bake Kultura arloaren arduraduna Fernando Cruz-ek 2008ko azaroan, Kolonbia bisitatzeko aukera izan zuten Gernika Gogoratuz-ek sustatzen dituen nazioarteko kooperazio proiektuak, zuzenean ezagutzeko.
"Kaji Tulam" eta "Garidka" proiektuak Bizkaiko Aldundiko Foru Aldundia-k finantziatuak dira.Kolonbia-ko lurraldeetarako bidai horretan Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkari batzuk izan zituzten lagun, esperientzi ahaztezin hori "Caquetá, Gipuzkoatik inpresioa"-n sentimendu osoz deskribatuta azaltzen zaigularik.
Ikus-entzunezko argitalpenak eta materialak
- Cruz Artunduaga, Fernando. Tesis titulada Educar para gestionar conflictos en una sociedad fragmentada. Una propuesta educativa para una Cultura de Paz, 2008.
- Barón, Marvel; Ramírez, Roberto; Gasca Milena y Quiñones, Mireya; Pabón, Martha eta Calderón, Ángela Patricia (bertako ikerketako taldea) y Mendia, Irantzu eta Alberdi, Jokin (nazioarteko aholkulariak):Cambio de roles de género y de niveles de empoderamiento de las mujeres en el marco del conflicto social y armado de Colombia. Caso Caquetá en el marco del Proyecto Manigua en Derechos Humanos y Tratamiento de conflictos Amazoniako Unibertsitatearekin batera (Colombia) 2006
- Cruz Artunduaga, Fernando:Los sentidos en el conflicto. Escuela, Interacción y Paz, 2004.
- Cruz Artunduaga, Fernando:Conocer y reconocer las Culturas: Una experiencia para aproximar posiciones desde las tradiciones In: Vinyamata, Eduard (coord.): Camins de Pau al País Basc. Barcelona, Mediterrania, 2001.
Kontaktua
Fernando Cruz Artunduaga
Bakearen Kulturaren eremuko arduraduna