Lan Arloak >> Dibertsitatea

Dibertsitatea

Aurkezpena

"Ostadarraren edertasuna kolore desberdintasunean datza"”. Afrikako esaera.

Aniztasuna herri eta mundu-mailako gertaera bat da eta Bakearen Eraikuntza eta Gatazken Transformazio Baketsua aberasteko aukera ematen du munduko kultura askotarikoen berdintasunetik.

 

Helburuak

  • Bakearen eraikuntzarako eta gatazken transformazio baketsurako munduko kultura desberdinen ekarpenak ikustea, onartzea eta txertatzea.
  • Perspektiba interkulturala bakearen eraikuntzan eta gatazken transformazio baketsuan txertatzea.
  • Elkarrekiko ezagutza eta pertsonen eta taldeen arteko erlazioa berdintasunean oinarritzea gatazken transformaziorako oinarri gisa.
  • Gizarte-sarea indartzea parte-hartze demokratikoa aniztasunetik sustatuz.
  • Giza garapen jasangarria herri eta mundu-mailan bultzatzea.
 

Proiektuak

  • Gernika-Lumoko udal Elkarbizitzarako Egitasmo Integrala garatzea.
    III. Fasea: Komunitatean esku hartzea, aniztasuna eta elkarbizitza.
    Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak eta Gernika-Lumoko Udalak diruz lagundua.
  • Irabazi-asmorik gabeko beste erakundeekin batera, Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura erakundeeen lanean genero perspektibaren integrazioa bultzatzea Aukera berdintasunerako Promozio Planaren markoan
    Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua, 2007.
  • Elkar Ezagutuz proiektua, Gernika-Lumoko Pertsona Helduen Hezkuntzarako Ikastetxe publikoan (CEPA) garatua, Gernika-Lumoko udal Elkarbizitzarako Egitasmo Integralaren barruan.
    Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak eta Gernika-Lumoko Udalak diruz lagundua.
 

Ekintzak

  • Interkulturalitate eta Garapen Komunitarioaren Tailer Mintegia .

    Gernika Gogoratuz-ek antolatzen du Euskal Herriko Unibertsitateko Bakea eta Garapenaren Deszentralizatutako Nazioarteko Lankidetzaren Masterrak, Gernikako Kultur-Etxeak, Ideasur-ek eta Gernikatik Mundura-k lagunduta

    Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Gernika Gogoratuz Elkarteak finantzatua.

    2008 - VI. Seminario Taller de Interculturalidad y Desarrollo Comunitario.
  •  
  • Jo Alkar-Garapena jardunaldiak: Etorkinak eragile aktibo gisa Gernikan eta Munduan

    Honako hauek parte hartzen dute: Gernikatik Mundura, Ideasur, Gernika Gogoratuz, Euskal Herriko Inmigrante Marokoarren Elkartea (Azraf), Biltzen, Begi Berriak, Foro de Codesarrollo, Gernikako Gazte Asanblada, Caritas Gernika, Amazonas Ondo, Asociación ruso-lipovenos eta Errumaniako, Moldabiako edota Pakistango komunitateetako pertsonak.

    Laguntzaileak honakoak dira: Gernika-Lumoko Kultur-Etxea, Gernika-Lumoko Udala eta Busturialdeko Gizarte-zerbitzuen Mankomunitatea. Gernika-Lumo, martxoaren 22tik 24ra.

 

Ikus-entzunezko argitalpenak eta materialak

 

Kontaktua

Iñaki Goitia Gandarias
Aniztasuna eta Bakearen eremuko arduraduna