Lan Arloak >> Egunerokotasuna

Egunerokotasuna

Aurkezpena

 Eguneroko bizitza ekintza eta jokabide bakoitzean gainerakoekin eta naturarekin, momentu historiko konkretu batean gure beharrizanak asetzeko, ezarri ditugun erlazioak agertzen diren espazioa da. Bizitza mila ekintzatan zehaztu eta egunero errepikatzen diren eremua da, eta horren gauza ezaguna izanda ez dugu pentsatzen zer ezkutatzen den hain normalizatua eta naturalizatua den errealitate horren atzean. Hain da horrela, ezen eguneroko bizitza errealitate posible bakar gisa bizi dugun.

Baina eguneroko bizitzak itxurazko normaltasun horren atzean ezin ikusizko gatazka eta egonezinak ezkutatzen ditu, bere ondorioengatik haratago ikertzen ez ditugunak, hain zuzen. Soilik “normaltasun” horren pareko jarrera kritikoarekin lor ditzakegu eguneroko espazioaren genesiaren gaineko ulermenerako gakoak; zeintzuetan gure eraketa sozialaren makro eta mikro prozesuetan zehaztu eta elkartzen diren eta gure ingurunearen produktu eta produktore garen aldi berean. Eguneroko bizitza, beraz, Bakearen Kultura baten eraikuntzara bideratutako sakoneko eraldaketa sozialaren alde esku hartu, ikertu eta lan egiteko eremu egokia da, betiere ikuskera multidiziplinarretik.

 

Helburuak

  • Gure ingurunearen errealitate normalizatuaren gainean jardutea esku hartze komunitarioaren programen bidez. Programa horiek beren hedadura historiko sozialetako eguneroko gatazkak dekodifikatzen lagundu eta bere eraldaketa gauzatzeko beharrezkoak diren irizpide eta elementuak ekartzea lortu beharko lukete.
  • Taldea hausnarketa gune eta ereldaketak gauzatzeko gune pribilegiatu bezala berreskuratzea.
  • Ehun soziala indartzea eta komunitatearen sortzeko gaitasuna berreskuratzea.
  • Egunerokotasuna azaldu eta prestigioa eman, ikertu, esku hartu eta gizartea eraikitzeko eremu gisa.
 

Proiektuak

Gernika Gogoratuz-ek prestakuntza ikastaroak eskaintzen ditu, Bakea Eraiki eta Gatazkak Eraldatzearen inguruan. Horien eginkizuna honakoa da: beren hausnarketa zientifikotik eta gaiaren esperientziatik bizikidetza baketsu eta demokratikoko eszenatokiak sortzen laguntzen duten proposamen teoriko eta dinamikoak ematea.
Herri mailan sortutako gatazkek, globalizatutako munduaren baitan, beren transformaziorako mekanismo alternatiboak sortu eta erabiltzeko erronka proposatzen digute.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak eta Gernika Gogoratuz Elkarteak finantzatutako prestakuntza proiektuen ildoa.

 

Ekintzak

  • 2009 Tailerra: Gurasoek berdintasunean eta aniztasunean hazten laguntzen
    Ilusioz eta gogotsu ekin ohi diete gurasoek seme-alaben haziera eta heziketari.
    Baina zalantzak ere izaten dituzte eginkizun horretan, zeintzuk diren bakoitzaren rolak, aginteereduak; batzuetan estu eta larri hartzen dituzte eguneroko jardunean azaltzen diren arazoak; kezkatu egiten dira seme-alabak hazi ahala “eskuetatik ihes egiten” dietenean.
    Zalantza, zailtasun eta kezka horietaz hausnartzeko guraso guztiontzako gunea eskaintzen dizuegu, hartara irizpideak aurkitzeko eta guraso izatean ziurtasuna sentitzeko eta gogobetetzeko.
 

Ikus-entzunezko argitalpenak eta materialak

 

Kontaktua

Andreas Schaefter
Eguneroko Bizitza eta Bakea sailaren arduraduna