Dokumentazio Zentroa
Aurkezpena
Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiak Bakea eta Gatazken Eraldaketa Aztertzen dituen Dokumentazio Zentro bat du 1989tik.
Bakea ikertzen dihardutenei zuzenduta dago gehienbat; hala ere, gure gizarteaz arduratzen den oro joan daiteke bertara.
Dokumentazio zentroaren lan-politika informazioaren kudeaketa iraunkorrean eta beste erakunde batzuekin egindako sareko lanean oinarrituta dago, eta sinergia lortzea du helburu.
Gernika Gogoratuzeko Dokumentazio Zentroak diru-laguntza jaso du, honako zerbitzua emateko: “Bakea, Gatazka, eta Gatazka horien Eraldaketa aztertzeko Dokumentazio Zentro espezializatua”. Jarduera horrek Europako Gizarte Funtsaren eta Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuaren (SPEE) laguntza jaso du. (2008-2009)
ON-LINE kontsulta. (egiten)
Gai espezializazioa
- Artea eta Bakea
- Bakearen Eraikuntza
- Bake Kultura
- Dibertsitatea eta Bakea
- Bakearen inguruko hezkuntza eta Giza Eskubideak
- Hedabideak eta bakea
- Memoria kolektiboa
- Emakumeak eta Bakea
- Bake eta adiskidetze prozesuak
- Bake sinbologia
Fondoak
Zerbitzuak
- Egin zure kontsultak zentroan, aurretiaz eguna eta ordua hitzartuta.
- Mailegu-zerbitzua, Zentroan bertan edota urrutitik, erabiltzailearen eskaera bidez.
- Informazio bibliografikoa egitea.
- Gernika Sarearen bidez editatutako materialen hedapen eta salmenta.
Sarrera eta Mailegu baldintzak
- Honako bideak erabil ditzakezu informazioa edota dokumentazioa kontsultatzeko:
- posta arrunt bidez, honako helbidean: Artekalea 1-1.goa. E-48300 Gernika (Bizkaia);
- posta elektronikoa: annaleon@gernikagogoratuz.org;
- gure Web orria: www.gernikagogoratuz.org;
- telefonoa: +34 94 625 3558;
- faxa: +34 94 625 6765 edota
- zu zeu etor zaitezke gure bulegoetara.
Materialen mailegu-zerbitzua (sei dokumentu gehienez) bi asterako egingo da, luzatzeko aukerarekin.
Zerbitzu hau doakoa da; materiala korreoz bidali eta itzultzeko gastuak, hala ere, erabiltzailearen kontura izango dira.
Dokumentua narriatu edo galduz gero, horri dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da.
Ordutegia
Dokumentazio zentroa astelehenetik ostegunera dago irekita:
- Goizez; 9:30etatik 13:30etara
- Arratsaldez; 15:30etatik 17:30etara
Kontaktua
Anna León Herrero
Dokumentazio Zentroko arduraduna