Lan arloak >> Komunikazioa>> Argitalpen propioak

Argitalpen propioak

Aurkezpena

Gernika Gogoratuzen helburua balio akademiko eta sozialetako lanak Bakearen eraikuntzan zabaltzea da eta lan horien presentzia gaztelaniazko eta euskarazko lanen argitalpen-merkatuan sustatzea.

Gernika Gogoratuz Boletina

Suscripción al boletín

Suscríbete a Gernika Gogoratuz Berriak, la newsletter de Gernika Gogoratuz:


   

    

Aurreko Boletinak

Gernika Sarea bilduma

1996an, Gernika Gogoratuzek Gernika Sarea Bilduma sortu zuen Bakeaz-ekin (Dokumentazio zentro eta Bakearen aldeko ikasketak) elkarlanean. Bilduma horretan Gernika Gogoratuz Elkartearen ikerketen fruitu diren obra propioak (Cava Mesa, 1996; Kasper 1998, Carrascosa, 2008), eta nazioartean ezagunak diren pertsonen obrak (Lederach, 1998, 2007; Galtung, 1998, 2003) agertzen dira.

Gernika Sarea Latinoamerikako merkatura irekitzea adostu zen 2007an, beste erakunde batzuekin sare bidezko produkzioa indartuz eta John Paul Lederachen lanarekin Bakearen Pedagogia egiteko helburuarekin.

Hori egin ahal izateko elkarlanean aritu dira honako hauek: autorea, Paz y acción Noviolenta Justapaz Justiziarako kristau-zentroak; Secretario Nacional de Pastoral Social-ek (SNPS) , Catholic Relief Services-ek (CRS) eta Programa de las Baciones Unidas para el Desarrollo-k (PNUD) garatutako Programa bateratua; Bakeaz eta Gernika Gogoratuz.

"Bakea eta Garapena munduan" bilduma

Bakea eta Garapena Munduan Bilduma sustatu zuten Gernika Gogoratuzek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Bakea eta Garapena Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatuaren Masterrak 2003an. Horren helburua nazioarteko hartu-emanen eremuko lanak argitaratzea izan da.