2010 Gernika Saria
[2010/I/04] [Gernika-Lumo]
Gernikako bonbardaketaren 72. urteurreneko ekitaldien baitan Petra Kelly-k jasoko du Bakea eta Berradiskidetzearen Aldeko V. Gernika Sariak. Kelly 1992an hil zenez, bere lanaren zabalkundeaz arduratzen den Frieder Wolf-ek (Heinrich Böll-Stiftung Fundazioa) bere ordez jaso du saria.

Argazkian Frieder Wolf-ek (eskuinean) Pforzheim-eko Alkatearen eskutik Saria jasotzen
1987tik Petra Kelly bonbardaketaren gainean Alemaniari zegokion erruaren onarpena lortzen saiatu zen, erantzukizuna aintzat har zezan. Bere ondare politikoak bortizkeria militarra eta gerratea gatazken irtenbide ez-bortitzen ordez aldatzea zuen xedetzat, bai eta giza eskubideak irmoki sustatu ere.
Hori dela eta indartsu bultzatu zuen bai Heinrich Böll-Stiftung Fundazioa, baita Gernika Gogoratuz, erakunde biak 1987an sortuak.
Ingo Niebel-ek Petra Kelly-ren bizitza eta lanari buruzko dokumentu baten bildu zuen: PETRA KELLY Gernika-Berradiskidetzearen lehen urratsa.