Nagusia >> Berriak

XXII. Prestakuntza Ikastaroa: Bake eraikuntza eta gatazken eraldakuntza sortzailea




  • Data: 2010ko uztailak 5 - 10.
  • Tokia: Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
  • Iraupena: 40 ordu.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 9:00tik 14:00 arte; 16:00tik 18:30 arte; Larunbatean: 10:00tik 12:30 arte.
  • Plaza-kopurua: 30 lagun.
  • Hizkuntza: Gaztelera.
  • Izen ematea: Matrikula 250 € (100 € ikasleak eta langabezian dauden pertsonak, beka kopurua mugatua).


IZEN EMATE BETEGARRIA DESKARGATU

(bidali posta elektroniko bidez edo fax zenbaki honetara 94 625 6765)


Informazioa: andreasschaefter@gernikagogoratuz.org
Telefonoa: 94 625 3558 (Andreas Schäfter)


Aurkezpena

1998tik hona Gernika Gogoratuzek Bakegintzan eta Gatazken Eraldakuntzan trebatzeko prestakuntza ikastaroak antolatu izan ditu. Ikastaro hauen helburua, beti ere gogoeta zientifikotik eta gaikako esperientzian oinarrituta, bizikidetza demokratikoa eta baketsua sortzeko tresnak eskaintzea izan da, proposamen teorikoak eta dinamikoak plazaratzearen bitartez.

Tokiko eremuan sortzen diren gatazka berriak, oro har globalizaturik dagoen mundu batean, haiek eraldatzeko alternatibak izango diren baliabideak sortzeko eta erabiltzeko erronkaren aurrean jartzen gaituzte. Gure ikastaro honek aipatutako erronkei aurre egiteko aukera interesgarriak eskaintzen dizkizue, gertuko zein nazioarte mailako teoriak eta bizipenak biltzen baititu.

Helburuak

  • Inguru teoriko-kontzeptual partekatu batetik abiatuta, eguneroko errealitate soziala deskodetu ahal izateko azterketa-gakoak ematea; hori guztia globalizazio ekonomiko eta sozialaren testuinguruan eta maila makro- eta mikro-sozialetan azaleratzen ari diren gatazken inguruan.
  • Gatazka horien sorrerari buruzko adostasun berriak sortzea eta, esku-hartze eraldatzaile eta komunitate-garapenaren baitan, horiek aztertzeko tresna sortzaileak eskaintzea.
  • Identitatearen eraikuntza, gizarte eraketa batean bereziki landuko dugu. Bake kultura ikastearen bide luzean elkarri aberasgarria izateko.

Edukiak

  • Bake Kultura eta Bake Eraikuntza. Bake Kultura eraikitzeko oinarria lortzeko Bakea eta Gatazka kontzeptuei buruzko adostasuna erraztatzen dizkiguten erreferente teorikoak landuko ditugu elkarrekin.
  • Memoria Historikoa eta Bakeari egiten dion ekarpena. Gernika Gogoratuzen lanaren oinarria, memoria inguruan lan egitea datza. Memoria pedagogiaren moduan erabiltzeko, esperientzia zehatzak eta tresnak aurkeztuko ditugu.
  • Globalizazioa eta gatazka. Gaur egunean azaleratu diren gatazkak hobeto ulertzeko, adierazpen batzuk landuko ditugu, makro eta mikro prozesu ekonomiko sozialak eta hauen kontraesanak astertuz.
  • Identitaren eraikuntza. Gure gaurko eredu soziala erreproduziteko beharrezko den sujetoa mikroprozesu sozialen bidez zelan eraikitzen den hobeto ulertzeko tailerra izango da. Heziketa prozesua eta asignatutako gizonezkoen eta emakumezkoen eginkizunak bereziki astertuko ditugu.
  • Gizakiaren Garapena. Gizaeskubideen oinarrizko konzeptu batzuk eta garapenaren inguruan sortutako konzeptuak zelan garatu diren aztertuko ditugu, diziplina ikuspuntu desberdinetatik hartutak.  
  • Artea eta Bakea.  Gatazkak modu sortzailean eraldatzeko iruditeria berriak eta artearen bidez elkarrizketa prozesuak plastika erlazionalarekin eta Batzar CreActiva-ra lotuta
  • Sareak sortzeko estrategiak. Bakearen aldeko lanak, ardura eta kemena eskatzen du, baina bere benetako dimentsioa beste batzuekin egindako lan kooperatiboan datza, horretarako beharrezko sareak eraikiz.
  • Bakea Eraikitzeko baliabideak eta zerbitzuak. Bakerako baliabideak eta zerbitzuak aurkeztuko ditugu eta horren inguruan informazioa trukatuko dugu.

Metodologia

Partaidetzan oinarritutako metodologiak erabiliko ditugu gogoeta teorikoak sormenerako tailerrekin eta talde dinamikekin tartekatuz.

SUSCRIPCION AL BOLETIN

Suscríbete a Gernika Gogoratuz Berriak, la Newsletter de Gernika Gogoratuz: