Historia
Gernikako Bonbardaketaren 50. urteurrenean, 1987ko apirilaren 28an, hiru gertaerak Gernika Gogoratuz-en zentzua eta jatorria ezartzen dute.
- Eusko Legebiltzarrak, honakoa hitzartzen du aho batez: “Gernikan Bakearen aldeko Ikasketa Zentro bat eratzea, gertaera historiko horren ikurra eta oroitzapena iraunarazten lagun dezan”, 1987ko apririlaren 10ean, (EHAA 1987ko apirilaren 23a).
- Petra K. Kelly-k, Bundestang-en Berdeen alderdiko
diputatuak, lore-sorta bat utzi zuen Gernikako Arbolaren azpian Bonbardaketako
biktimen oroimenez.
Gesto de reconciliación. - Gernika Gogoratuz Elkartea. sortzen da. Bere funtsezko helburua honako hau da: “hausnarketa zientifikoaren bitartez bake burujabe eta justua lortzen laguntzea mundu mailan, eta Euskal herrian bereziki”.
Eginkizuna
Gernikaren ikurra aberastea iraganarekin eta etorkizunarekin erlazioan: iraganerantz, bere historia gogoratuz eta ohoratuz, eta etorkizunerantz, ekintzen eta hausnarketaren bidez bake justu eta adiskidetzailea lortzen lagunduz, Euskal Herri eta mundu mailan.
Ikuspegia
Bakearen aldeko ikerketa eta ekintzan erreferentziazko gune sortzailea izatea, toki zein mundu mailan, eta sentsibilitate desberdinak batzea, bakearen kulturaren garapenean aldaketa eta eraldaketa soziala sortzen lagunduz.
Gako filosofikoak
Nola ulertzen dugu Bakea
Bakea bizitza zaintzeko, oinarrizko ongizate, nortasun eta askatasun beharrizanak (pertsonalak zein kolektiboak) asetzeko giza-gaitasunen garapena da. Bakea aukera kultural propioen baitatik ulertzen da; zeintzuetan erantzukizunak, erlazio parekideak, parte hartzea, elkartasuna eta interdependentzia nork bere egitea bultzatzen den gatazken transformazio ez biolento eta sortzailerako.
Bakea, beraz, biolentziazko zikloak gainditzeko gizakiarengan oinarritzen den elementu gisa proposatzen da, eta ehun sozialaren berreraikitzea sustatzen du bizikidetza bultzatzeko. Bizikidetza horrek aldaketa sozial eraikitzailerantz bideratutako ikuspegia izango du. Bazterketa, alboratzea eta edozein motatako adierazpenetan biolentzia sortzen duten desberdintasunei aurre egin beharko die aldaketa horrek, eraginkortasunez eta afektibitasunez.
Gako filosofikoak
- Bakearen ikurra eta berradiskidetzea
- Oroimenaren pedagogia
- Gatazken transformazioa
- Sormena
- Berradiskidetzearen etorkizuna
- Bake positiboa
- Giza garapen jasangarria
- Bakearen Kultura
- Bakearen pedagogia
- Aniztasuna
- Eguneroko bizitza
- Interkulturalitatea
- Bizikidetza
- Elkartasuna
- Generoa
- Parte-hartze demokratikoa
- Ikuspegi lokala eta globala
Zer ari gara egiten Bakearen Eraikuntzarako
- Bakearen dimentsio kulturala sakondu, bakearen aldeko oroitzapena eta konpromiso historikoa batzen dituen ardatz sinbolikoak aktibatzeko.
- Interdependentzia erlazioetan erantzukizun pertsonal eta kolektiboak nork bere egiten laguntzea, biolentzia–zirkuluak gainditzeko.
- Tokiko parte-hartzea eta garapen globala sustatzea kooperazio eta sormeneko prozesuak indartzeko.
Ekintzen memoria
2006
2005
2004
2003
2002
Erakundearen historia (1987-2007)
Curriculum Vitae.
Erakundearen historia (1987-2007)
Sareak eta Hitzarmenak
Sorreratik honako sare eta foroetan parte hartzea
- Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarte Foroa, 2007an. Gernika Gogoratuz-ek foroaren presidentzia hartu du 2007ko martxoaz geroztik.
- BatzART Sarea. Bake prozesua parte-hartze demokratikoaren eta sormenaren giltzarrietatik sustatzeko lan-taldea (Artamugarriak, Bidea Helburu, Gernika Gogoratuz eta Parte Hartuz), 2006. urtean.
- Gernikako KM0 Astra Parte-hartzeko prozesua, 2006. urtetik.
- BILGUNE Sarea. Gernikako lan-taldeen elkarteak (Gernikatik Mundura, Ideasur, Gernika Gogoratuz) bakearen eraikuntzaren, interkulturalitatearen eta garapenerako laguntzaren eremuan, 2004. urtetik.
- Hazi Sarea. Gatazkak eraldat eta bakearen kulturan aritzen den lan-taldea (FOMED Bitartekaritza Institutua, GEUZ UPV-EHUko Gatazken Transformazioen Unibertsitate Zentroa eta Gernika Gogoratuz), 2002. urtetik.
- Gernika Sarea. Berradiskidetzera bideratutako prozesuen Babeserako Nazioarteko Sarea. Gernika Gogoratuz-ek koordinatua 1997. urtetik.
- AIPAZ (Asociación Española de Investigación por la Paz) 1996.urtetik. 2005. urteaz geroztik, Zuzendaritza batzordeko kide da.
- Lanbide Ekimenak. Gernikako ekimen profesionalak, 2007.
Aholkulari Kidea
- Baketik Bakearen aldeko Zentroaren artezkaritza kontseilua, 2006.
- Bakearen Museoen V. Nazioarteko Kongresuaren Aholku batzordea, 2005. urtean.
- Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren eta Justiziarekiko Lankidetzaren Zigor-arloko Adituen batzordea, 2003. urtean.
- Adituen batzordea Bakearen eta Bizikidetzaren Heziketan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatua, 1999. urtetik.
- Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, 1998. urtetik.
- “Gogoratuces Caqueteños” Colombia Elkartea, 1998. urtetik.
Erakunde laguntzailea
- Unibertsitate-masterra Deszentralizatutako Nazioarteko Lankidetzan: Bakea eta Garapena. Agenda orokorraren analisi eta kudeaketa, EHUko Nazio Batuen sistemaren markuaren baitan, 1998. urtetik.
Hurrengo Erakundeetako kide:
- Association for Conflict Resolution (ACR), 2003. urtetik.
- European Peace Education (EURED), 2000. urtetik.
- European Platform for Conflict Prevention and Transformation (EPCPT), 2000. urtetik; Internacional Peace Research Association (IPRA), 1997. urtetik.
- Urdaibaiko Patronatuko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua, 1996. urtetik.
- SEDIC (Sociedad Española de Documentación e Investigación Científica), 1992. urtetik.
- Internacional Peace Bureau (IPB), 1992. urtetik.
Ezarritako Hitzarmenak
- Gernikako Lanbide Ekimenak, 2007.
- Magdalenako Unibertsitatea, Santa Martan, Kolonbia, 2007.
- Tolimako Unibertsitatea, Ibagué-n, Kolonbia, 2006.
- Ramon Llull Unibertsitateko Pere Tarrés Fundazioaren Gizarte-lanen eta Gizarte-heziketako Unibertsitate Eskolak, 2005.
- Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola (EHU-UPV) Gizarte-artekaritzan eta Heziketa Interkulturalean prestakuntza ikastaroaren ikasleen irakaskuntza praktikorako, 2005.
- Universidad Pontificia Bolivariana Seccional Bucaramanga, Santanderren, Kolonbia, 2004.
- Universitá degli Studi di Urbino "Carlo bo" Italia, 2004.
- Manizares-eko Unibertsitatea, Kolonbia, 2004.
- Pontificia Universidad Javeriana. Zientzia Politikoen eta Nazioarteko Harremanen Fakultatea. Kolonbia, 2004.
- Eusko Jaurlaritzako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza Manigua Programan, Giza Eskubideen eta Gatazken Tratamenduan, 2004.
- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa. Gernika Gogoratuz Fundazioa. EDE Fundazioa y Mondragón Unibertsitatea Koop. E., 2004.
- Ponts de Mediació en Barcelona para el Forum 2004 de las Culturas, 2003.
- SIT Miamiko Unibertsitatea (AEB), 2003.
- Gernikako Bakearen Museoaren Fundazioa, (Gernika-Lumo), 2003.
- Deszentralizatutako Nazioarteko Lankidetzan: Bakea eta Garapena. Agenda orokorraren analisi eta kudeaketa, EHUko Nazio Batuen sistemaren markoan, Unibertsitate-masterrarekin hitzarmena, 2002.
- Amazoniako Unibertsitatearekin hitzarmena (Kolonbia), 2002.
- Universidad Javeriana de Cali-rekin hitzarmena (Kolonbia), 2002.
- Kolonbiako Bakearentzako Behatokia, 2002.
- EAFITeko Unibertsitatearekin hitzarmena (Kolonbia), 2002.
- Cuyoko Unibertsitatearekin hitzarmena, Mendoza, Argentina, 2002.
- Goteborgeko Unibertsitatearekin hitzarmena, Suecia, 2002.
- Gernika Gogoratuz Elkartearen eta Gernika Gogoratuz Fundazioaren arteko hitzarmena, 2001.
- Bai Euskarari Kontseilua, 2000.
- Antioquiako Unibertsitatearekin hitzarmena (Kolombia), 2000.
- Redepaz, Bakearen aldeko eta Gerraren kontrako ekimen-sarea (Kolonbia) 1998.