Gernikako Kultura eta Bakearen XVIII. Nazioarteko Jardunaldien bidez Gernika Gogoratuzek bakearen eraikuntzan tokian tokiko lanak duen garrantziaren berri ematen diguten esperientzia komunitarioak partekatzeko gonbitea egiten dizue.
Bizipen horiek Bakearen Kultura garatzeko orduan gobernagarritasun lokalerako egiturak indartzeko lan sareak sendotzen dituzte.
Aurtengo izenburuarekin, "Kosmopolitismoa eta Tokian Tokiko Bakegintza" , kosmopolitismoaren kontzeptuak izan dituen definizio ezberdinak ezagutzera ematea dugu helburu, bai eta tokian tokiko bizipenetan duen eragina partaidetzazko demokrazia sustatzeko orduan.
Denok nahi dugu ezein elkarrizketa irekia eta mehatxurik gabekoa izan dadin. Helburu horren alde jarduteak bizitzaren duintasunerako eskubidearen eskakizun moralarekin bat egiten du. Bestalde, hori egiterakoan hiritartasun integratzaile eta globalaren ildo etikoan jartzen gara, askatasunean partekatutako nortasun anitzen eskubiderako inperatiboak zehazturik.
Abiapuntua gure oroitzapenak direla ahaztu gabe, behin eta berriro gure nortasuna birdefinitzen baitute lurraldetasunaz haraindi, hortaz, globalizazio neoliberalaren alternatiba izan nahi du, Giza Garapenaren eta Bakegintzaren ikuspuntutik.