gernikako kultura eta bakearen XVII: jardunaldiak
Ekitaldi osagarriak

Euskal Herria Museoa

Gernikako Euskal Herria Museoak jardunaldietan parte hartuko duten pertsona guztiei Museoa bisitatzeko sarrera bana dohainik eskainiko die, non "Remigio Mendibururen Gernika" izeneko erakusketa ikusi ahal izango den. Allende Salazar kalea, 5. Gernika-Lumo.

Gernikako Bakearen Museoa

Gernikako Bakearen Museoak jardunaldietan parte hartuko duten pertsona guztiei Museoa bisitatzeko sarrera bana dohainik eskainiko die, non "Rigelblum artxiboa: Varsoviako getoko historia ezkutua" izeneko erakusketa ikusi ahal izango den. Foru Plaza. Gernika-Lumo.

Apirilaren 15etik 18ra

Gernika-Lumoko CEPAko ikasleentzako ekitaldiak. "Giza Aztarna" dokumentalaren emanaldia. Gernikako Bonbardaketaren lekukoen solasaldia; Bakearen Museorako Bisitaldia.

Apirilak 15, asteartea

Fernando Cruzek, Gernika Gogoratuzek eta Ideasureko Felix Velascok gidatutako tailerra, Gernikako Seber Altube Ikastolan antolatutako kulturartekotasunaren astea dela eta.

Apirilak 22, asteartea

Amazigh kulturari eta Rifeko (Maroko) errealitateari buruzko hitzaldia Bilboko Unamuno Institutuan Mohamed Errahmouni (Rifsystems).

Rifeko (Maroko) emakume eta gazteei buruzko hitzaldia Bilboko Ksar Zentroan. Nadia Koubia eta Khalid El Moulahid (Forum de Femmes).

Apirilak 23, asteazkena

Lekua: Kultur Etxea.

11:30-13:30. Gernika Sareko XI. Biltzarra. Berradisketzera bideratutako prozesuen aldeko Sarea.

  • Ekialdeko Afrikako Bakegintzan diharduten Emakumeen Ekimenerako Nazioarteko Egitasmoa.
  • Nazioarteko "Hiru Izkiña" Egitasmoa: Gazteak bakea eginez (Euskal Herria, Caquetá eta Rif)

Aurkezpena: Fernando Cruz. Gernika Gogoratuz

Apirilak 24, osteguna

11:00. Rifeko eta Caquetako ordezkariek Seber Altube Ikastola (Gernika-Lumo) bisitatuko dute.

Apirilak 29, asteartea

Amazigh Kultura eta Rif-eko errealitateari buruzko hitzaldia, Maroko. Mohamed Errahmouni (Rifsystems). Gernika-Lumoko HHII.