gernikako kultura eta bakearen XVII: jardunaldiak
Aurkezpena

"Bizipenak, leku sinbolikoa eta identitateen berreraikuntza bakegintzan"

Gernika Gogoratuzek bere Gernikako Kultura eta Bakearen XIX. Nazioarteko Jardunaldietara etortzeko gonbidapena egiten du Bakegintzaren esparruan gertuko eta nazioarteko gaitasunek erakusten dituzten bizipen akademiko zein komunitarioak partekatzeko asmoz.

Aurtengo edizioaren izenburua, "Bizipenak, leku sinbolikoa eta identitateen berreraikuntza bakegintzan", CRIC deritzon europar ikerkuntza proiekturekin lotuta dago, Gernikan bere II. Urteroko Elkarretaratzea egingo duelarik, CRIC Proeiktua (2008-2012): Identitatea eta Gatazka: gatazka-ondoko kultura-ondarea eta identitate berreraikuntza, EBko Zazpigarren Programa Markoaren baitango Lankidetza Proiektua dugu (ID FP7-SSH-2007-5.2.1 Historia eta identitateak). Proiektu honetako partaide ditugu: Cambridgeko Unibertsitatea, Kultura Ondarearen Ikerkuntzarako Norvegiar Institutua, Surreyko Unibertsitatea, Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Gorena (CSIC) eta Gernika Gogoratuz; Parisko Unibertsitatea IV Paris-Sorbona; Bakearen Ikerkuntzarako Nazioarteko Institutua- PRIO Txipre, Umeako Unibertsitatea, Dresdengo Unibertsitate Teknikoa.

CRIC Proiektuaren aurkezpena

Europan eta atzerrian azkenaldian izandako gatazketan beste batzuen ondareak suntsitu dituzte nahita, batez ere, mina eragiteko. Hori horrela, ohartu gara gatazka-prozesuak ez direla ongi ulertzen, ez eta gatazken epe luzeko ondorioak ere. Ondarea berreraikitzea ez da soilik diseinu eta baliabide kontua; hain zuzen ere, pertsonen identitateen berrikuspena eta berregituratzea dago jokoan. Proiektu honen helburua da ikertzea zer eragin duten kultura-ondarearen suntsiketak eta horren ondorengo berreraikitze selektiboak identitatearen eraketan. Proiektuak argitu nahi du zein diren ondare kulturalaren, gatazkaren eta identitatearen arteko erlazio enpirikoa eta teorikoa. Bereziki aztertuko du nola eragiten duten suntsipenak eta berreraikitzeak nonbaitekoa izatearen ideietan eta identitateetan, maila guztietan, norbanakon mailatik hasi eta nazio-mailara arte.

Eskualdeko bost kasu-azterketei esker aztertu ahal izango ditugu sakontasun historikoa, aldakuntza eta ibilbide desberdinak; bestalde, kasu guztietan metodologia bera erabiliz, eta ikerketa-ardatzei eutsiz, emaitza alderagarriak lortu ahal izango ditugu.

Oro har, proiektuaren helburua honako galdera hauei erantzutea izango da:

  • Zein baldintza eta ideologia daude ondare kulturalaren suntsipenaren atzean, eta zer suntsitzea erabakitzen da?
  • Zein dira pertsonen ondarearen zati batzuk suntsitzearen eta ondoren berreraikitzearen ondorioak toki, nazio eta eskualde mailan?