Albisteak

Gernika Gogoratuz

KOMUNIKATU: ZER? NOLA? NORENTZAT?

Gernika Gogoratuz-ek laborategian parte hartzera gonbidatzen zaituzte Komunikatu: Zer? Nola? Norentzat? Urriaren 9an izango da, Bilboko La Bolsa eraikinean, 9:00etatik 14:00etara.

Topaketa sare sozialak mobilizazio tresna gisa erabiltzearen ingurukoa da. Hainbat erakundek parte hartzea du helburu, esperientziak partekatzeko, taldean ikasteko eta parte hartzeko modu berriak eraikitzeko gune bat irekiz.

Hizlarien artean, Iñaki Makazaga (kazetaria eta “Piedra de Toque” irratsaioko aurkezlea), Anna Leon (Eskubidez-eko koordinatzailea), Goikiria Aranzabal (marka-esentzien sortzailea) eta Asier Gallastegi (“Korapilatzen” proiektuko aholkulari sistemikoa, formatzailea eta coach-a) izango ditugu, beste batzuen artean.

Laborategian izena ematea doakoa da eta ezinbestekoa da izena emateko fitxa bidaltzea.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.