Bakearen aldeko heziketa

Lan-ildo horren barruan, eskola umeei, kultur elkarteei eta gizarte taldeei zuzendutako ikastaroak eskaintzen dira, memoria eta artea bakearen pedagogiarako tresna gisa aldarrikatzeko xedez.

gernika gogoratuz Venues

Venues of victims // Venues of perpetrators

 2018 – Heziketa historiko eta zibikoak gazteen lanean (Europa) daukan eraginaren mapatze, dekodifikazio eta prozesatzea.

2020 – Europako garapen-diktadurak II. Mundu Gerraren ostean, heziketa zibikoaren gai gisa.

Europar proiektu honek erronka garrantzitsu bat aztertu nahi du; memoria eta historia gazteei transmititzeko lanak zer dakarren. Helburuak dira ezagutzak partekatzea, esperientzien berri ematea eta herritarrek demokraziaren eta giza eskubideen balioak barneratuta izatea.

gernika gogoratuz que hacemos ciudad paz

Gernika Bakearen hiria XX. Mendea.

Euskadiko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako prestakuntza programa (DBHko 3. eta 4. Mailak eta Batxilergoa). Helburua gerraren eta bakearen inguruan hausnarketa egitea da, giza eskubideen ikuspegitik, Gernikako bonbardaketaren gertaera historikoa oinarri hartuta, elkarbizitza demokratikoan sakontzeko.