Zer egiten dugu

Zentroan ikerketa, prestakuntza eta zabalkunde prozesuak garatzen dira, Gernikaren sinboloa sustatzeko asmoz, UNESCOk Bakearen aldeko Hiri izendatua (2002-2003); eta errepresentazio sinbolikoen azterketarekin jarraitzeko xedea dauka, bakearen kulturarako ekarpen pedagogiko gisa.

Horretarako, bakearen heziketarako programak burutuko ditugu eta nazioarteko ikerketa lankidetza programetan parte hartuko dugu, unibertsitate, gizarte erakunde eta instituzioekin garatutako lankidetzen bidez.

Artea eta Bakea

Arteak forma edo adierazpen zehatzagoa hartzen du arrazoi batekin elkartuta. Arrazoi hori bakea baldin bada, artearen funtzioa bakearen inguruko esanahi, kontakizun, irudikapen, gailu, espazio sinboliko eta subjektibotasun berriak sortzea izango da. (Alex Carrascosa, 2021)

Encuentro de Arte y Paz. Gernika Gogoratuz

Topaketak, erakusketak eta hitzaldiak

· “Gatazka egoeran dauden Lurraldeak” arte-erakusketa. Ekainaren 21etik uztailaren 5era, Astra Gernika-Kultur Sorkuntzako Gizarte Lantegian
· Alex Carrascosaren infografiak, 2020ko urriaren 28an IV. Bake Ekonomiako Laborategiaren emaitzei buruz.
· Bakea eta elkarbizitza, kolorez jantzita Florencian (Caquetá, Kolonbia). 2020ko abenduaren 1etik 29ra.
· “Can art stop a bullet? William Kelly’s big picture” dokumentalaren aurkezpena. 2020ko urriaren 29an.
· Himmelstausch – Intercambio de cielos. Berlineko zeruak Gernikako zerutik hegan. 2019ko irailaren 21a.
· VII Arte eta bakearen topaketak. Memoria eta espazioa hiriko artean. 2017ko urriaren 27a eta 28a.
· AgroArte kolektiboaren “Gorputz Gramatikalak” topaketa (Kolonbia). 2017ko urriaren 28a.
· “Teatro del Oprimido Harrobia eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioarekin lankidetzan. 2017ko urriaren 26tik 2018ko urriaren 7ra.

icono publicaciones

Argitalpenak

· Itsasoratze artibista. Artearapia eta artibismoa. Alex Carrascosa, Iratxe Momoitio eta Maria Oianguren. 2018
· Asanblada artibista. Alex Carrascosa. “Bakearen alde” 32 zk. ICIP. 2017
· La construcción del organismo social como una obra de arte (repeating Beuys). Alex Carrascosa. AusArt. 4. Bol., 2. Zk. 2016
· Dia Tekhné. Diálogo a través del arte. Alex Carrascosa. 2009
· Pedagogía de la Memoria. El Bombardeo de Gernika. Pedagogía de Paz a través de la memoria y el arte. María Oianguren y Alex Carrascosa (coords.) 2008

Bakearen aldeko Heziketa

Lan-ildo horren barruan, eskola umeei, kultur elkarteei eta gizarte taldeei zuzendutako ikastaroak eskaintzen dira, memoria eta artea bakearen pedagogiarako tresna gisa aldarrikatzeko xedez.

gernika gogoratuz Venues

Biktimen lekuak // Egileen lekuak. Heziketa historiko eta zibikoak Europako gazte-lanean izandako egitekoaren kartografia, deskodifikazioa eta tratamendua

Europar proiektu honek erronka garrantzitsu bat aztertu nahi du; memoria eta historia gazteei transmititzeko lanak zer dakarren. Helburuak dira ezagutzak partekatzea, esperientzien berri ematea eta herritarrek demokraziaren eta giza eskubideen balioak barneratuta izatea.

gernika gogoratuz que hacemos ciudad paz

Gernika Bakearen hiria XX. Mendea.

Euskadiko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako prestakuntza programa (DBHko 3. eta 4. Mailak eta Batxilergoa). Helburua gerraren eta bakearen inguruan hausnarketa egitea da, giza eskubideen ikuspegitik, Gernikako bonbardaketaren gertaera historikoa oinarri hartuta, elkarbizitza demokratikoan sakontzeko.

Bakearen inguruko ikerketa

Ikerketa eskubideen ikuspegitik egiten da, tokiko dimentsioa eta dimentsio zabalago bat kontuan hartuz. Unibertsitate, gizarte erakunde eta instituzioekin lan egiten dugu.

Economia de Paz

Bakearen ekonomia. Giza Eskubideak eta Enpresa.

Ikerketa proiektu horrek hainbat sektore elkartu nahi ditu (enpresa, administrazioa, akademikoa eta elkarteak), elkarrizketarako eremu bat sortu eta enpresa arloan giza eskubideen inguruan egiten den tratamendua hobetzeko asmoz. ehuGune (UPV/EHU), REASK, Euskadiko GGKE Konfederazioa eta Mugarik gabeko Ekonomistak taldeekin batera lantzen da.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak finantzatzen du proiektua. Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza.

gernika gogoratuz que hacemos territoria en conflicto

I. Fasea, 2018-2019
Gaitasunak sendotu eta bizi-aukerak eraikitzeko ikerketa, prestakuntza eta ekintza.

II. Fasea, 2020-2021
Bizitzaren iraunkortasunari buruzko narratibak errotu eta prozesuetan laguntzea.

Gernikatik Mundura izeneko GGKErekin batera aurkeztutako nazioarteko lankidetza proiektu bat da. Eredu hegemoniko neoliberalak lurraldeetan duen eraginari buruzko azterketa bat burutzen ari gara, Giza Garapen Iraunkorraren eta Tokiko Giza Garapenaren ikuspegietatik. Lau eragin ardatz aztertu dira: Lurra eskuratzeko aukerak, genero desberdintasunak, iraunkortasuna eta identitate kulturala Toliman – Kolonbia; Cabo Delgado – Mozambike; eta Urdaibai – Euskal Herria.

Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du.

Cultural Heritage and the Re-construction os Identities after Conflict

Identitatea eta gatazka.
Gatazka-ondoko kultura-ondarea eta identitate-berreraikuntza.
2009-2012

Proiektu honen helburua da ikertzea zer eragin duten kultura-ondarearen suntsiketak eta horren ondorengo berreraikitze selektiboak identitatearen eraketan. Proiektuak argitu nahi du zein diren ondare kulturalaren, gatazkaren eta identitatearen arteko erlazio enpirikoa eta teorikoa. Bereziki aztertuko du nola eragiten duten suntsipenak eta berreraikitzeak nonbaitekoa izatearen ideietan eta identitateetan, maila guztietan, norbanakoaren mailatik hasi eta nazio-mailara arte.

CRIC proiektua Europar Batasunak finantzatzen du, FP7 ikerkuntzako lankidetzarako esparru-programaren barruan, eta Erresuma Batuko Cambridgeko Unibertsitateak koordinatzen du.