HELBURUA
Programaren helburua zera da: bakeari buruzko hausnarketa egitea, giza eskubideak maila globalean zein tokiko mailan kontuan hartuz. Oroitzapen historikoaren ekarpena aztertuko da, demokrazian sakontzeko elkarbizitzan izandako eraginaren arabera.
EGITARAUA
Egitarauak XXI. mendeko Bakearen agendari dagokionez hiru aspektu planteatzen ditu.
Gernika, gogora ekarri, deitu eta eragin.
- Gogora ekarri: Oroitzapen bat, Zergatik gaude hemen?
- Deitu: Proposamen bat, Zertarako gaude hemen?
- Eragin: Ekintzarako hausnarketa bat, Zer egin dezakegu?
5 LERRO
• Memoria eta Bakea
Tailerra: “Zertarako gogoratu?”
Gernika, 1937ko apirilaren 26a, Espainiako Gerra Zibilaren esparruan.
• Gerra eta Bakea
Tailerra: “Gernika eta beste Gernikak”.
Gerra, indarkeria eta miseriaren ondorioz lekuz aldatu behar izatea.
• Demokrazia eta Bakea
Tailerra: GizArte
Demokrazian eta askatasunetan sakontzeko eskubideak eta betebeharrak.
• Artea eta Bakea
Tailerra: Deskubritu dezagun berriz“Guernica”, gerra sasoian.
Artelana, bakearen pedagogiarako tresna gisa.
• Gatazka eta Bakea
Tailerra: “Gatazkak eraldatzea, ekintza ez biolentoa eta sortzailea”.
Gatazka eta indarkeria motak.
BISITAREN ORDUTEGIA ETA IBILBIDEA
9:00-11:00h. Helduera eta ibilbidea. Gernikara iritsita, herriko gune historiko eta adierazgarriak bisitatuko dira (Juntetxea eta Gernikako Arbola, “Guernica” koadroaren erreplika…)
11:00-11:30h. Atsedena
11:30-14:00h. Tailerra Astran, kultur sorkuntzarako fabrika sozialan.
14:00h. Irteera
METODOLOGIA
Tailerrak parte-hartzaileak izango dira eta taldean hausnartzera bideratutako baliabideak izango dituzte eskura.
HIZKUNTZAK
Euskera eta gaztelania.
EGUTEGIA
Prestakuntza plana astearte eta ostegun goizetan egingo da, goizez. Talde bakoitza 25 pertsonakoa izango da, gehienez.
ZENBATEKOA
Prestakuntza programa Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Elkarbizitza eta Lankidetza saileko Idazkaritza Nagusiakfinantzatu du. Hori dela eta, garraioa salbu (ikastetxe bakoitzak ordainduko du hori), ez dauka kostu ekonomikorik.
KONTAKTUA
Pandemiak gaur egun sortzen dituen zailtasunez jabetuta, ikastetxeak Gernikara bisita bat egiteko aukerak aztertzeko gurekin harremanetan jartzera animatu nahi ditugu. Lanean ari gara programa honen modalitate telematikoak ere eskaini ahal izateko.
Andreas Schäfter. Heziketa programen koordinatzailea. andreasschaefter@gernikagogoratuz.org
Gernika Gogoratuz. Bakearen ikerketarako zentroa. Gernika Gogoratuz Fundazioa. Artekalea 1-1º 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia).
Telefonoa: 94 625 35 58.
Bakearen Museora arratsaldez joatea gomendatzen dugu. Museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu. Bisitaren iraupena 60 minutukoa da.
Informazio gehiago eta bisiten erreserbak: http://www.museodelapaz.org/guiada.php, museoa@gernika-lumo.net helbidera idatzita edo 94 627 02 13 telefonoan.
BALIABIDE MATERIALAK
- Giza aztarna. Gernikako Bonbardaketa., DVDa, 1998.
- Elkarrizketarako eta Eguneroko Gatazkak konpontzeko Gida,, komikia. Gernika Gogoratuz, Fomed, Geuz. GFA/DFG, 2006.
- La Voz Visual: Una manera de ser sobreviviente del bombardeo, Kuhlmann, Pia eta Deltell, Pedro. Oigovisiones, DVDa, 2008.
- Bizi naizen lekutik, desde el lugar en el que vivo, Plaza, Oier eta Asua, Daniel, DVDa, 2008.
- Pedagogía de paz a través de la memoria y del arte, Carrascosa, Alex eta Oianguren, María. Ministerio de la Presidencia, 2009.
- Patrimonio cultural y reconstrucción de identidades después del conflicto, CRIC Europa. Universidad de Cambridge eta Gernika Gogoratuz, 2012.
- Javier de Isusiren Asylum. “Memoria partekatuak: asilo-eskubidea, frankismoaren garaiko erbesterratze-esperientziak begietatik”ekimenean oinarrituta komikia. CEAR Euskadi eta Gernika Gogoratuz, 2015.
- Bakeraikileak, Mahai jolasa. DBH eta Batxilergoa. Gernikako Bakearen Museoa, 2016.
- Gernika. Bakearen Hiria. Dieprand von Richthofen eta Karl Benedikt von Moreauren arteko elkarrizketak, Gernikako Bonbardaketaren 80. Urteurrenaren harira., DVDa, Gogora eta Gernika Gogoratuz, 2017.