Bakearen inguruko ikerketa

Ikerketa eskubideen ikuspegitik egiten da, tokiko dimentsioa eta dimentsio zabalago bat kontuan hartuz. Unibertsitate, gizarte erakunde eta instituzioekin lan egiten dugu.

economia de paz

Bakearen ekonomia. Giza Eskubideak eta Enpresa (2016-2020)

Ikerketa proiektu horrek hainbat sektore elkartu nahi ditu (enpresa, administrazioa, akademikoa eta elkarteak), elkarrizketarako eremu bat sortu eta enpresa arloan giza eskubideen inguruan egiten den tratamendua hobetzeko asmoz. ehuGune (UPV/EHU), REASK, Euskadiko GGKE Konfederazioa eta Mugarik gabeko Ekonomistak taldeekin batera lantzen da.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak finantzatzen du proiektua. Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza.

gernika gogoratuz que hacemos territoria en conflicto

I. Fasea, 2018-2019
Gaitasunak sendotu eta bizi-aukerak eraikitzeko ikerketa, prestakuntza eta ekintza.

II. Fasea, 2020-2021
Bizitzaren iraunkortasunari buruzko narratibak errotu eta prozesuetan laguntzea.

 Gernikatik Mundura izeneko GGKErekin batera aurkeztutako nazioarteko lankidetza proiektu bat da. Eredu hegemoniko neoliberalak lurraldeetan duen eraginari buruzko azterketa bat burutzen ari gara, Giza Garapen Iraunkorraren eta Tokiko Giza Garapenaren ikuspegietatik. Lau eragin ardatz aztertu dira: Lurra eskuratzeko aukerak, genero desberdintasunak, iraunkortasuna eta identitate kulturala Toliman – Kolonbia; Cabo Delgado – Mozambike; eta Urdaibai – Euskal Herria.

Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du.

Cultural Heritage and the Re-construction os Identities after Conflict

Identitatea eta gatazka.
Gatazka-ondoko kultura-ondarea eta identitate-berreraikuntza.
2009-2012

Proiektu honen helburua da ikertzea zer eragin duten kultura-ondarearen suntsiketak eta horren ondorengo berreraikitze selektiboak identitatearen eraketan. Proiektuak argitu nahi du zein diren ondare kulturalaren, gatazkaren eta identitatearen arteko erlazio enpirikoa eta teorikoa. Bereziki aztertuko du nola eragiten duten suntsipenak eta berreraikitzeak nonbaitekoa izatearen ideietan eta identitateetan, maila guztietan, norbanakoaren mailatik hasi eta nazio-mailara arte.

CRIC proiektua Europar Batasunak finantzatzen du, FP7 ikerkuntzako lankidetzarako esparru-programaren barruan, eta Erresuma Batuko Cambridgeko Unibertsitateak koordinatzen du.