Sorburua. Bakearen aldeko emakumeak

Semillera. Mujeres por la paz

Sorburua. Bakearen Aldeko Emakumeak, Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura erakundeen ekimena da, eta tokiko, nazioko eta munduko bakearen alde lan egiten duten emakumeen erakundeak eta kolektibo feministak egituratzea du helburu.

Helburua da emakumeen erakundeek eta oinarri feministadun kolektiboek bakearen alde egiten duten ahalegina ikusaraztea, ahalduntzea eta indartzea; eragile aktibo gisa eguneroko gatazkak indarkeriarik gabe eraldatzeko, tokian-tokian kokatuta eta globalki elkarri lotuta.

AURREKARIAK


Mundos de Mujeres (MM) kongresua mundu akademikoko eta aktibismoko hainbat eremutako (emakumeen mugimenduak, feministak eta gizarte-mugimenduak) emakumeak eta gizonak biltzen dituen nazioarteko eta diziplinarteko ekitaldia da. Lehen Kongresua 1981ean egin zen Israelen, Haifako Unibertsitatean.

 


Azken edizioa Eduardo Mondlane Unibertsitateak Maputon (Mozambiken) 2022an egin zuen Mundos de Mujeres 14. kongresua izan da. 2.256 pertsonak parte hartu zuten aurrez aurre eta 831k modu birtualean jarraitu zuten ekitaldia, lau kontinentetako 32 herrialdetakoak: Afrika, Amerika, Asia eta Europa.

 


Aurreko edizioan, Mundos de Mujeres 15. Kongresua Euskadin egitea proposatu zen 2026an (MM26). Proposamena Gernika Gogoratuz-ek Mozambikeko emakumeen erakundeekin, antolatzaileekin eta parte-hartzaileekin egiten ari den lanaren ondorioz sortu da; tokiko eremutik bakearen eraikuntzara egiten duen ekarpena ikusaraztearekin lotuta.

SORBURUA. BAKEAREN ALDEKO EMAKUMEAK (2024-2026)


Emakume Munduak talde eragilea sortzea, agente eta erakunde sozial feminista eta bakezaleek osatua, MM26 ko-eraikitzeko.

Lurraldeko hazitegiak aktibatzea: Euskadi, Mozambike eta Kolonbia. Emakumeen oinarrizko erakundeen artean tailerrak egitea, MM26 programaren eduki gisa bake-proposamen alternatiboak eta eraldatzaileak sortzeko.

Emakumeen Munduko Kongresua (2026).
Ekitaldia antolatzea eta ospatzea bake agenda internazionalistatik, ikuspegi feminista, plural eta dekoloniala duena.

BERRIAK


MOZANBIKE
Lurraldeko hazitegiak aktibatzea

Talde eragilearen bilera eta tailerrak Cabo Delgado, Pemba eta Beiran.
Iraila 2024

KOLONBIA
Lurraldeko hazitegiak aktibatzea

Taldearen aurrez aurreko topaketak hasteko bidaia nazionalak egitea.
Abuztua 2024

ALIANTZAK


Gernika Gogoratuz
AIPAZ
Bakeola
Baketik
Pedro Arrupe- Deusto
ehugune
Emagune
Eskubidez
Gernikatik mundura
UN Etxea
wilpf

BABESLEAK


Elankidetza
Gobierno Vasco