Bakearen ekonomia

Ikerketa proiektu horrek hainbat sektore elkartu nahi ditu (enpresa, administrazioa, akademikoa eta elkarteak), elkarrizketarako eremu bat sortu eta enpresa arloan giza eskubideen inguruan egiten den tratamendua hobetzeko asmoz. ehuGune (UPV/EHU), REASK, Euskadiko GGKEen Koordinakundea eta Mugarik gabeko Ekonomistak taldeekin batera lantzen da.

Planteatutako laborategia gogoetarako eta elkarrizketarako gunea da, eta bi helburu ditu: batetik, hurbilketa desberdinak jasotzea eta Bake Ekonomiaren kontzeptuaren beraren diseinua egitea, eta, bestetik, helize laukoitzaren (publikoa, pribatua, 3. sektorea eta akademia) kosorkuntzarako gune bat eskaintzea, arlo horretan inpaktuak (positiboak eta negatiboak) dituzten eragileen eskubide eta betebeharren inguruko jarduna hobetzeko proposamenak egiteko. Bakearen eta Gatazken aldeko Ikerketatik eta Garapenaren eta Nazioarteko Lankidetzaren azterketetatik abiatuta, beharrezkotzat jotzen dugu eztabaida horietan laguntzea, euskal gizarteko eragile guztiekiko elkarreraginean.

VI Laboratorio de Economia de Paz. Gernika Gogoratuz

VI Laborategia bakearen ekonomia, euskal enpresa eta giza eskubideak

Edizio honek aurreko urteetan egindako lanarekin jarraitzen du, eta gaiak gure munduak aro digitalean bake-ekonomia, enpresa eta giza eskubideak, neo-extraktibismoa eta erakundeen kontrapisuak bezalako esparruetan dituen erronkak izango dira.

Maiatzak 24
Bizkaia Aretoan

V laboratorio de economia de paz

V Laborategia bakearen ekonomia, euskal enpresa eta giza eskubideak

Gure munduak bizi dituen klima-aldaketak, desberdintasunen gorakadak, munduko pandemiak eta Ukrainiako gerrak agerian utzi dute erakunde sozial, politiko eta ekonomiak zer hauskorrak diren. Beharrezkoa da etorkizun baketsuagoa, jasangarriagoa eta parekideagoa bermatuko duten eredu ekosozialetaranzko trantsizioa egiteko aldaketak egitea.

Maiatzak 23
Bizkaia Aretoan

IV edición del Laboratorio de Economía de Paz, Empresa Vasca y Derechos Humanos

IV Laborategia bakearen ekonomia, euskal enpresa eta giza eskubideak

Gernika Gogoratuz, Bakearen aldeko ikerketa zentroak laugarren urtez jarraian antolatu du Laborategi hau euskal enpresa eta agintaritzek Bakearen Ekonomiari eta giza eskubideen arloari egin beharreko ekarpenez hitz egin eta gogoeta egiteko.

2020ko urriaren 28an
Online
BB Collaborate

III Laboratorio Economía de Paz, empresa vasca y derechos humanos

III Laborategia bakearen ekonomia, euskal enpresa eta giza eskubideak

Aurten, unibertsitate, gobernu eta administrazioek, sektore pribatuak eta gizarte zibilak aukera daukate informazioa partekatzeko, eta euskal enpresa eta agintaritzek Bakearen Ekonomiari eta giza eskubideen arloari egin beharreko ekarpenez hitz egin eta gogoeta egiteko.

2019ko urriaren 31n
Bizkaia Aretoa
UPV/EHU Bilbao

laboratorio de economia de paz gernika gogoratuz

II Laborategia: Bakearen ekonomia / Euskal enpresa eta giza eskubideak

Bakearen ekonomiarako esparru analitiko baten inguruko hausnarketa egiteko laborategi eremua sortzen jarraitzea, bake eta gatazken inguruko ikerketak, ekonomia politikoa eta ekonomiaren dimentsio sinbolikoa oinarri hartuta.

2018ko otsailaren 27an – 28an
Bizkaia Aretoa
UPV/EHU Bilbao

I laboratorio de economia de paz gernika gogoratuz

I Laborategia: Bakearen ekonomia. Euskal enpresa eta giza eskubideak

Bakearen Ekonomia kontzeptua eta gobernatze modu berriak esploratzeko espazio bat irekitzea da laborategi honen helburua, euskal enpresen nazioartekotzean eta giza eskubideen errespetuan interesa duten sektoreko pertsonen artean.

2017ko urtarrilaren 30ean – 31n
Bizkaia Aretoa
UPV/EHU Bilbao