CRIC. Identitatea eta gatazka.

Cultural heritage. Identity and Conflict

Betetzeari buruzko laburpena

CRIC proiektuaren oinarria da kultur ondareak ezinbesteko funtzioa daukala gatazketan eta gatazka osteko egoeretan, eta funtzio hori ez dela beti behar bezala ulertzen. Kultur ondarea, bere forma guztietan (arkitektura, arkeologia, paisaia eta museoak…) kaltetu egiten da gatazka-garaietan, baita apropos bideratutako erasoen bidez ere, kalte psikologikoak eragiteko asmoz. Gertatu berri diren gatazka batzuek konexio horiek azaleratu dituzte, eta, horregatik, gatazka baten ostean kultur ondarea berreraikitzea kezka kultural, politiko eta sozioekonomiko garrantzitsua izaten da. CRIC proiektua lotura horiek hobeto ulertzeko azterketa baten beharrari erantzun dio. Azkenik, horiek ondo ulertuta, berreraikuntza praktika eta politikak formulatu behar direla pentsatzen da, betiere, etorkizunera begira.

Proiektuaren deskribapena

Ikerketa bi mailatan burutu zen: Batetik, ikerketa eta sintesi konparatiborako lan espezifikoak, eta, bestetik, landa-lana, datuen bilketa, analisia, argitalpena eta zabalkunderako jarduera forma desberdinak.

CRIC proiektuak kasu-azterketak erabili zituen kultur ondarearen, gatazkaren, suntsiketa eta berreraikuntzaren arteko erlazioak aztertzeko, elementu horien arteko lotura konplexuak modu enpirikoan ulertzeko, ezagutza konparatiboak lortzeko eta gatazka osteko gizarteek bizi dituzten erronketarako erlazio horiek duten garrantzia ulertzeko.

CRIC proiektuak Espainia, Frantzia, Alemania, Bosnia eta Zipreko gatazkak aztertu zituen, hainbat kasuren bidez. Kokapen geografikoak, aurrekari linguistikoak, egitura demografikoak anitzak izan dira, baita testuinguru historikoak eta denboraren aspektuak ere. Horrela izanik, proiektuari deskribapen zehatza ematen zaio, testuinguru konkretu batean.

Lotura honetan, Azken Txostena deskargatu dezakezu. Bertan aurkituko dituzu proiektuaren inguruko xehetasun guztiak.
Hizkuntza: Ingelesa
PDF formatua

Kontsultatu ekimen hau jasotzen duen Historias de vida, lugares simbólicos y reconstrucción de identidades en la construcción de la paz. Memorias de las XIX Jornadas Internacionales de Cultura y Paz de Gernika argitalpena.

Ahmadul Haque y María Oianguren Idigoras (coords.)