Albisteak

Inteligencia artificial, derechos humanos y cultura de paz

ADIMEN ARTIFIZIALA, GIZA ESKUBIDEAK ETA BAKE KULTURA: GIZARTEA ERALDATZEKO ERRONKAK ETA AUKERAK

Gernika Gogoratuzek eta Moviltikek, Eskubidezekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren laguntzaz, “Adimen artifiziala, giza eskubideak eta bake kultura: Gizartea eraldatzeko erronkak eta aukerak” aurkezten
dugu.

Espazio bat partekatuko dugu, gizarte-erakundeentzat adimen artifizialak zer aukera eskaintzen dituen hobeto ulertzeko eta, aldi berean, adimen artifiziala modu kontzientean, arduratsuan eta giza eskubideekin eta bakearen kulturarekin bat datorren eran erabiltzeko irizpideak eraikitzeko.

Taldean dagoeneko badauden esperientzietatik eta ikaskuntzetatik abiatuko gara, eta, modu praktikoan, IArekin elkarreragiteko hainbat maila aztertuko ditugu: oinarrizko elkarrizketatik hasi eta iturri propioekin lan egiteraino, laguntzaileak, automatizazioak eta agenteak barne.

Hortik abiatuta, haren ondorio politiko, etiko eta antolakuntzakoak aztertuko ditugu, besteak beste, honako gai hauei erreparatuz: fidagarritasuna, alborapenak, datuen erabilera, autonomia, jasangarritasuna, azpiegiturak, boterea eta gobernantza.

Azken helburua da pertsona eta erakunde bakoitzak bere hurrengo urratsak bideratzeko baliagarriak izan dakizkiokeen aukerak, mugak, galderak eta irizpideak identifikatu ahal izatea.

Dinamizatzailea: Asier Gallastegi

Noiz: Azaroak 6
Non: Kastanoseko Udaltegia
c/Castaños 11, 48007 Bilbao
Ordua: 09:00-15:00h

Izena ematea doakoa da eta ezinbestekoa da izena emateko fitxa bidaltzea.

Inteligencia artificial, derechos humanos y cultura de paz
Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.