Albisteak

«BUSTURIALDEA-URDAIBAIRAKO PLAN EKONOMIKO ETA EKOSOZIALAREN PROPOSAMENA»

Gernika Gogoratuzetik eta Gernikatik Mundurarekin elkarlanean, “Busturialdea-Urdaibairako plan ekonomiko eta ekosozial estrategikoaren proposamena gizarte zibiletik” aurkezten dugu, Gernika Sarea Bildumaren azken argitalpena.

Eskualdearen etorkizunerako proposamen ekonomiko eta ekosozialen dokumentu bat da, eta Busturialdeko elkarte, kolektibo eta pertsonekin partekatu da. Horretarako, Ramon Zallo Elgezabalen hasierako zirriborro baten ondoren, ideiak eta proposamenak kontrastatu dira gizarte-, enpresa-, hezkuntza- eta erakunde-arloetako talde eta pertsonekin egindako sei bilera sektorialetan, gaiak doituz eta begiradak zabalduz. Horri esker itxi ahal izan dira azken bi dokumentu aberatsak, Gernika Gogoratuz erakundeak 2024ko azaroaren 18an eta 19an Gernika-Lumoko euskal Herria museoan antolatutako «Busturialdeko etorkizuna: elkarrizketa estrategikoak» foroko pertsonen eta ordezkarien kolektiboen osoko bileran ere zehaztu zirenak.

Emaitza hemen jasotako bi dokumentu kolektibo dira. Lehen dokumentua «Busturialdea-urdaibairako plan ekonomiko eta ekosozial estrategiko bat gizarte zibilaren aldetik» da, eta bigarrena, «Hamabi ideia indartsu Busturialdea-urdaibaiko plangintza ekonomiko eta ekosozial integral baterako»; hau da, lehenengoaren irizpide-multzo bat.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.