Albisteak

Association for Historical Dialogue and Research

ELKARRIZKETA HISTORIKORAKO ETA TXIPREKO IKERKETARAKO ELKARTEAREKIN IZANDAKO ESPERIENTZIA-TRUKEA

Memoriaren, Bakearen eta Giza Eskubideen arloan lan hezitzailea egiten duen Çansu Karşil irakasle turkiar-zipretarraren bisita izan dugu. Egoitza Nikosian (Zipre) duen “Association for Historical Dialogue and Research” elkartearen zuzendaritza-batzordeko kidea da Çansu Karşil.

Zentrora egindako bisitan, bi erakundeek giza eskubideen eta oroimenaren hezkuntza-arloan egindako esperientziak trukatu dira, “adiskidetzea”, “bizikidetza” eta “arrazakeria” bezalako gaiak jorratuz, eta baita Gernika Gogoratuz Fundazioak “Bizirako Lurraldeak”, “Sorburua.Bakearen Aldeko Emakumeak” eta “Emakumeen Munduak 2026” Nazioarteko XV. Biltzarra ere.

Gernikako Bakearen Museoak “Making Histories” proiektu europarraren esparruan eskaini du topaketa hori, eta etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerak ere zabaldu dira.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.