Albisteak

Seminario La Agenda de Mujeres, Paz y Seguridad en la implementación del triple nexo HDP en la Cooperación Española

EMAKUMEEN AGENDA, BAKEA ETA SEGURTASUNA “HDP” LOTURA HIRUKOITZA ESPAINIAKO LANKIDETZAN EZARTZEAN

Jokin Alberdi Bidaguren, UPV/EHUko irakaslea eta Gernika Gogoratuzen kolaboratzailea Triple Nexo proiektuarekin, “Emakumeen Agenda, Bakea eta Segurtasuna Espainiako Lankidetzan HDP lotura hirukoitza ezartzeko” mintegian parte hartzen ari da, ekainaren 10ean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko La Corrala Kultur Zentroan.

Mintegiaren helburua da Emakumeen, Bakearen eta Segurtasunaren Agendaren eta Lotura Hirukoitzaren (ekintza humanitarioa, garapena eta bakea) ikuspegiaren arteko elkargunea eta konbergentzia aztertzea, garapenerako lankidetzak eta ekintza humanitarioak batera ezartzeko sinergiak eta erronkak identifikatuz. Halaber, Lotura Hirukoitza genero-ikuspegitik aplikatzeko aukerak identifikatzea, eta jardunbide egokiak eta esperientziak ezagutzea, haietatik ikaskuntzak atera baitaitezke.

Mintegia ezagutza sortzeko espazio gisa sortu da, eta, horretarako, ildo nagusiak ezarriko dituen dokumentu kontzeptual bat eta hausnarketan eta analisian lagunduko duten galdera sortzaile multzo bat izango dira abiapuntu.

Interesdunek izena emateko eska dezakete: info@ceipaz.org

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.