Albisteak

Jornada por la paz este 4 de junio junto a Gernika Gogoratuz y Europa Direct Bizkaia

EUROPAR BATASUNA: BAKE-AZTERKETEN IKUSPEGI BAT

EuroBasquek “Europar Batasuna: Bake-azterketen ikuspegi bat” jardunaldia ospatuko du, Gernika Gogoratuz eta Europe Direct Bizkaiarekin batera, datorren asteazkenean, ekainak 4, Gernikako Kultur Etxean.

Ekitaldiaren ardatz Nagusia Jesús A. Núñez, Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Azterlanen Institutuko (IECAH) Zuzendarikide (Madril), Carmen Magallón, SIP (Bakerako Ikerketa Mintegia) Fundazioko Presidentea (Zaragoza) eta Tica Font; J.M. Delàs Bakearen aldeko Ikasketa Zentroko Presidentea (Bartzelona) -ren hitzaldiak izango dira.

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, Igor Filibi (EuroBasqueko Idazkari Nagusia) eta Maria Oianguren (Gernika Gogoratuz-eko Zuzendaria) -ren eskutik. Hitzaldien amaieran atsedenaldi bat egingo da kafe bat hartzeko eta bertaratutakoekin hitz egiteko. Honen ondoren, eztabaida bat izango da, 14:00etan jardunaldia itxiko duena. Kontsultatu egitarau osoa beheko estekan.
Ekitaldira joan nahi baduzu, ez ahaztu bertaratzeko formularioa betetzea.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.