VIII. BAKE EKONOMIA, EUSKAL ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEEN LABORATEGIA

VIII. BAKE EKONOMIA, EUSKAL ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEEN LABORATEGIA

Gernika Gogoratuz, Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroak, zortzigarren urtez jarraian, Laborategi hau proposatu du, Ekonomiak Bakeari egiten dion ekarpen eta euskal enpresek eta erakundeek giza eskubideen inguruan egiten duten lanari buruz hausnartzeko gune gisa, gizarte zibil, administrazio, unibertsitate eta sektore pribatuaren artean informazioa elkar banatzeko.

EGITARAUA

9:00-9:30 Harrera ekitaldia / Inaugurazioa

Igor Ahedo, ehuGuneko koordinatzailea, EHU.
Ainhoa Zugasti, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako zuzendaria.
Nerea Uriarte, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko lehendakaria.
Maria Oianguren, Gernika Gogoratuz-eko zuzendaria. Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa.

9:30-10:30 Hasierako hitzaldia: Ondoezetik zaintzara: ekonomia bizitzaren zerbitzura berrirudikatzea.

Imanol Zubero Beaskoetxea, Soziologian Doktorea eta Teologian Diplomaduna. Irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean. Krisia eta esperimentalismo demokratikoa, berrikuntza soziala, sortzen ari diren praktikak eta instituzionaltasun berriaren inguruan ikertu du.

10:30-12:00 Ekonomia bizitzarako: egiturazko indarkeria eta gaur egungo ezinegonak

  • Iñaki García Maza, Psikologoa, osasun mental komunitarioan aditua; sufrimendu psikosozial desberdinak dituzten pertsonekin lan egiten du. Gestalt Zimentarri Terapiako Euskal Elkarteko presidentea da, AETGko kide titularra eta Erain Psikoterapia Humanistako Zentroko koordinatzailea.
  • Jose Ramon Landarroitajauregi Garai. Psikologoa, terapeuta, irakaslea, dibulgatzailea eta idazlea. Sexologia Substantiboaren erreferente nagusietako bat da, eta Sexologiako Profesionalen Estatuko Elkartearen (AEPS) sortzailea eta lehen presidentea da. Sexologia Substantiboaren Institutuaren (ISESUS) sortzailea eta Biko Alorrak bikoteari arreta emateko zentroaren zuzendaria da.
  • Ana Saenz Berbejillo, ProCC metodologian espezializatutako psikologoa. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak garatu zituen, gurasoekin, nerabeekin, irakasleekin eta abarrekin lan eginez. Irakaslea da ProCC Metodologiaren ‘Marie Langer’ Zentroan. Eguneroko bizitzako ondoezak lantzen ditu, bizimoduaren ikuspegi kritiko batetik eta herritarrek beren kontraesanak konpontzeko protagonismoa eta parte-hartzea bultzatzen dituen esku-hartze metodo batekin.

Moderatzailea: Andreas Schaefter (Gernika Gogoratuz).

12:00-12:30 Atsedenaldia.

12:30-13:30 Giza Eskubide eta Euskal Enpresa Programa: Giza Eskubideen eta Enpresa Jasangarritasunaren arloan behar den Arduraz egindako aurrerapenak eta atzerapenak.

  • Enpresa eta Giza Eskubideen Plan Nazionalen nazioarteko ikuspegia.
    Jernej Letnar Cernic, Giza Eskubideetako eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslea Europako Zuzenbide Fakultatean eta New Universityko Gobernu eta Europar Ikasketen Fakultatean (Liubliana, Eslovenia).
  • Segurtasun ekonomikoa, itun berdea eta enpresen arreta egokia testuinguru geopolitiko berrian.
    Carmen Márquez, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako katedraduna Sevillako Unibertsitatean. European Inter-University Centre for Human Rights and Democratisation zentroaren presidentea.

Moderatzailea: Iker Atxa (Gernika Gogoratuz).

13:30-14:00 Elkarrizketa horizontalak: parte-hartzaileen galderak, hausnarketak eta ekarpenak.

Iker Atxa, Gernika Gogoratuz eta Irati Seijo, Mugarik Gabeko Ekonomialariak.

14:00 Ondorioen sintesia: bateratze-lana eta amaiera.

Jokin Alberdi, EHU eta Gernika Gogoratuz.


Sarrera doakoa da, aldez aurretik izena eman behar da.

Informazio gehiago / Más Información
Iker Atxa – ikeratxa@gernikagogoratuz.org
www.gernikagogoratuz.org – 94 625 35 58

Antolatzailea / Organiza

Gernika Gogoratuz

Lakindetzarekin / En colaboración

Economistas sin fronteras

Finantziatzailea / Financia

Justicia y Derechos Humanos
Info
Kategoria:
Date: 24 September, 2025
Duration: 1 Day
Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.