Albisteak

Llamamiento contra la hambruna en Gaza

GAZAKO GOSETEARI AURRE EGITEKO DEIALDI BATERATUA

Bat egiten dugu Palestinako gizarte zibileko erakundeek, erakunde humanitarioekin eta nazioarteko giza eskubideekin batera, Gazan eragindako gosetea geldiarazteko abiatutako urgentziazko deialdi bateratuarekin, gosea gerrarako arma gisa erabiltzea eta Israelek 2025eko martxotik inposatutako erabateko blokeoa salatuz.

Deialdi honekin Konboi Humanitario Diplomatiko bat berehala antolatzea exijitzen dugu Rafahko pasabidearen bitartez, goi mailako delegazio diplomatikoekin batera, blokeatuta dauden 3.000 laguntza kamioi baino gehiagoren sarrera bermatzeko. Estatuei, NBEri, komunikabideei eta gizarte zibil globalari dei egiten die nazioarteko zuzenbidearen arabera joka dezaten, goseak eragindako heriotza gehiago saihesteko, setioa hausteko eta gosea gerra-tresna gisa erabiltzearen aurkako gaitzespen kolektiboa baieztatzeko.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.