Albisteak

Rene Cassin 2025

«RENE CASSIN» 2025 SARIKO DEIALDIA ZABALIK

René Cassin Sariaren XXII. ediziorako hautagaiak aurkezteko epea ireki da. Sari hori 2003an sortu zen, giza eskubideen arloan egindako jarduketa esanguratsuak publikoki aitortzeko.

Hautagaitzak urriaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira

Gernika Gogoratuz-eko zuzendari María Oianguren Idigoras epaimahaiko kide da, bizikidetzaren eta giza eskubideen esparruan ospe handia duten beste pertsona batzuen artean.

Sariaren izendapena Rene Cassin jaunaren oroimenean egingo da ,1948an Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren inspiratzaile nagusi izan zena, eta 1950eko Giza Eskubideen Europako Ituna eratzeari begira funtsezko zeregina bete zuena.

Hautagaiak aurkezteko moduei buruzko xehetasunak egoitza elektronikoak daude eskuragai:

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.