Albisteak

Terezinha da Silva

TEREZINHA DA SILVA FUNTSEZKO FIGURA BORROKA SOZIALETAN ETA MOZAMBIKEN AITORTUTAKO MUGIMENDU FEMINISTAN

Terezinha da Silvak, Gernika Gogoratuzen kolaboratzaile eta Bakearen aldeko Ikasketa eta Ekintza Zentroko (CEAP) ikerketa taldeko kideak, Nachingweia Domina jaso du Mozambikeko independentziaren 50. urteurrenaren ospakizunaren harira.

Terezinha da Silva doktorea Cabo Delgadoko lehen osasun-zuzendaria izan zen independentziaren ondoren, eta funtsezko zeregina izan zuen osasun-sistema nazionala sendotzeko orduan. Mugimendu sozial eta feministan ere figura da, bai tokiko zein nazioarte mailan. Aipatzekoa da, halaber, Harvardeko Unibertsitatean ikasi zuen lehen mozambiketarra izan zela, unibertsitate hori munduko ospetsuenetako bat izanik, eta hori ere lorpen handia da bere ibilbidean.

Atiorpen honek “Herriak dedikazio, balio eta eraldakuntzako bizitza bat aintzatesten duela” adierazten du.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.