Albisteak

VIII. BAKE EKONOMIA, EUSKAL ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEEN LABORATEGIA

Bakearen Ekonomia, Giza Eskubideak eta Euskal Enpresa” VIII. Laborategia egingo da irailaren 24an, Gernika Gogoratuz-ek antolatuta, EhuGune, Mugarik Gabeko Ekonomialariak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin elkarlanean.

Ekitaldia Bizkaia Aretoan izango da eta bertaratzeko izena ematea derrigorrezkoa da.

Edizio hau zainketei, egiturazko indarkeriari eta gaur egungo ondoezei eskainia dago. Horrez gain, giza eskubideen eta enpresa-jasangarritasunaren arloan behar bezalako arduraz egindako aurrerapenei eta atzerapausoei buruz hitz egingo da.

Programa 9:00etatik 14:30era izango da, eta hauek parte hartuko dute: Igor Ahedo (EHUko Ehuguneko koordinatzailea), María Oianguren (Gernika Gogoratuzeko zuzendaria), Ainhoa Zugasti (Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako zuzendaria), Nerea Uriarte (Euskadiko GGGKEen Koordinakundeko presidentea), Imanol Beaskoetxea (Soziologia Komunitarioko diplomaduna) edo Iñaki Zukoetxea ((Psikologo espezialista osasun mental komunitarioan), beste parte-hartzeen artean.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.