Bakerako hezi. Pentsamendu kritikoa, tokiko erantzukizuna eta konpromiso globala. María oianguren 2025

Bakerako hezi. Pentsamendu kritikoa, tokiko erantzukizuna eta konpromiso globala. María oianguren 2025

Gero eta militarizatuago eta digitalizatuago dagoen mundu global honetan, hezkuntzak berebiziko garrantzia du, eta ezinbesteko faktorea da bake-kultura sendotzen laguntzeko. UNESCOk, “Bake iraunkorrerako ikasi” lelopean, 2024ko Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean azpimarratzen du.

Euskal hezkuntza-sistemak, 2030 Agendaren nazioarteko esparruarekin bat eginik, kalitatezko hezkuntza bermatu nahi du, inklusioaren, ekitatearen eta aniztasunaren printzipioetan oinarrituta, desberdinkeriari eta diskriminazioari aurre egiteko. Hezkuntza-erronka hori tokian-tokian txertatzen da, eta euskal esperientzian bizikidetza eta giza eskubideak sustatzeko hezkuntza-berrikuntza ekarri zuen. Gainera, indarkeria politikoaren biktimen lekukotza ere izan genuen, beste hezkuntzaproposamen batzuekin batera iragan gatazkatsu baten historiari eta memoriari heltzeko. Aurrerapen garrantzitsua izan zen; izan ere, hezkuntzacurriculumean txertaturik, funtsezkoa izan zen gizarte bidezkoagoak eta kohesionatuagoak eraikitzeko beharrezkoak diren pentsamendu kritikoari, enpatiari eta ekintza etiko arduratsuari laguntzeko.

Oianguren, María (2025): Bakerako hezi. Pentsamendu kritikoa, tokiko erantzukizuna eta konpromiso globala en Gorrotoaren aurrean konfiantza eraiki. UN Etxea – Asociación del País Vasco para la UNESCO. pp 32 – 34.

Date

April 2026

kategoria

Beste bilduma batzuk

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.