Albisteak

Corrymeela

NAZIOARTEKO TOPAKETA: POLARIZAZIOAREN ETA POPULISMOAREN GARAIAN BAKEA BERRESKURATZEA

Liliana Zambrano, Gernika Gogoratuz-eko ikertzaileak, Polarizazioaren eta populismoaren garaian bakea berreskuratzea nazioarteko topaketan parte hartu du. Corrymeelak antolatu zuen topaketa Ipar Irlandan, irailaren 25etik 28ra.

Nazioarteko topaketak tokiko lider eta bakearen aldeko praktikariak bildu ditu, koalizioak eraikitzeko zer ikuspegi edo estrategia jotzen diren beharrezkoentzat aztertzeko, bakearen aldeko lanak zilegitasuna eta eraginkortasuna izaten jarrai dezan. Bere ekarpena bakearen praxian duen esperientzian eta ibilbidean oinarritzen da, eta Gernika Gogoratuz-en lan egiten duen lurraldeetan Euskal Herrian, Kolonbian eta Mozambiken aztertzen eta garatzen ari diren bakerako metodologiak partekatzen ditu.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.