Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

Giza aztarna: Gernikako bonbardaketa

Giza aztarna: Gernikako bonbardaketa

Gernikako bonbardaketan bizirik iraun zutenen oroitzapena. Gernika Gogoratuzek ekoiztua Heinrich Böll Fundazioaren laguntzarekin. (1998)
1937ko apirilaren 26an, Espainiako Gerra Zibila gori-gorian zegoela, Gernika bonbardatu zuten alemaniarren Kondor Legioaren hegazkinek, alegia, euskaldunen hiri saindua, aintzineko demokraziaren sinboloa. Izan ere, Kondor Legioa Espainiako Errepublikaren aurka matxinatutako militarren armada laguntzailea zen. Ekintza hau erabakiorra izan zen, Euskal Herri Autonomoa (Euskadi) arin menperatzeko eta Francoren erregimenak demokraziaren aurka garaitzeko.

Gernika erabat suntsitu eta ehunka bizilagun hil zituzten, bonba, metraila eta suaren ondorioz. Gernikako bonbardaketa babesik gabeko hiri baten eta bere biztanleen aurkako lehen eraso bereizi gabea izan zen. Era berean, izugarrikeria askoren lehen urratsa izan zen. Pforzheim, Dresden eta Hiroshima suntsitu zuten geroago. Gernika, aro berriko gerratearen izugarrikerien sinbolo bihurtu zen, Pablo Picassoren koadro ospetsuan irudikatuta dagoen bezala.

Gertaera honek erabateko eragina izan du bizirik iraun zutenen bizitzan. Hauek, horrez gainera, Francoren diktadurak iraun zuen lau hamarkadetan beren aurka egindakoa isilpean gordetzera behartuta egon ziren. Gaur egun, hirurogei urte baino gehiago igaro direlarik, lekukoek bonbardaketaren izugarrikeria gogoratu nahi dute eta etorkizuneko belaunaldiei eta bisitariei, bakean oinarrituta eta berradiskidetzeko asmoz, mezu bat helerazi nahi diete. Horretarako, lekukoek dokumental hau gauzatzeko ardura eman diote Gernika Gogoratuz erakundeari, zoritxarreko 1937ko apirilaren 26 hartako oroitzapenak azaltzeko haiek egon ziren lekuetatik hain zuzen.

Dokumental honetan eta lehen aldiz, ez dira historialariak edo kazetariak gertaerak azaltzen dituzten bakarrak, Gernikako bonbardaketaren lekuko zuzenak baizik. Gernika berreraiki zutenean, bonbardaketaren aztarnak ezabatu zituzten. Dokumental hau lekukoen testigantza da, “giza aztarna” alegia.

“Barkatu bai, ahaztu inoiz ez!” (Elvira Otaolea)

Iraupena: 45 Min.
DL: BI-1209-98
Prezioa: 16 €

Date

September 1998

kategoria

Ikus-entzunezkoak, Memoria Histórica