Espainiako Gerra Zibileko bonbardaketak eta atzerriko inplikazioa – bereziki italiarren inplikazioa – lankideen artean aipatzen genuenean, beti iradokitzen zen komentario bera: “Zenbat gutxi eztabaidatu, idatzi edo itzuli den Espainian – eta Italiakoan are gutxiago – gai honi buruz! Zerbait egin behar dugu.”
Ideia horrekin, eta Gernikarekin lotura estuak zituzten Carlo eta Valentina Ridolfi italiar biak bultzatuta, elkartzeko beharra sortu zen. Euskal Herria, Katalunia (Espainia) eta Italiako elkarte eta erakunde askotako lankideek, hizkuntza-mugak gaindituta, elkar bildu eta urteetan bakoitzak landu zuena mahai gainean jartzeko moduak aztertzen hasi ziren, oraindik egin beharreko asko dagoela nabarmentzeko eta gaia ikuspegi anitzetatik jorratzeko. (historikoa, diplomatikoa, ikerketa, artxibistikoa, juridikoa, hezkuntza, soziala…) bi herrialdeetan.
Ondorioz, Gernikako Bakearen Museoak eskaini zuen lehen ekitaldi hau bere egoitzan antolatzea, koordinatzea eta hartzea, Europako Oroimen Behatokiaren (EUROM) eta Granollersko Udalarekin elkarlanean. Baina ez ginen bakarrik bidaia honetan, bi herrialdeetako lankide eta elkarte ugarik lankidetzan aritzeko gogotsu baitzeuden (Gernika Gogoratuz, Gernika Kultur Zentroa, Durango 1936 Kultur Elkartea, Lobak, Gernika Garretan, Gernika Batzordea, Scuola di Pace Monte Sole, Istoreco, Rete di cooperazione educativa) eta, beraz, bi egun eta erdi iraun zuen lehen bilera hau 2022ko abenduan egin zen.
Liburu honek egindako lan guztia dokumentatzea eta lankidetza-bide luze baten hasieran gaudela azpimarratzea du helburu.

