Albisteak

Public mediation

GERNIKAK PUBLIC MEDIATION-EN BISITA JASO DU

Ekainaren hasieran, Herbehereetako Public Mediation erakundeko ordezkaritza bat izan zen Gernikan, Euskal Herrian memoria, bizikidetza demokratikoa eta bakearen eraikuntza lantzeko garatu diren esperientziak ezagutzeko egindako bisitaren baitan.

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioan egindako bisitaren ondoren, Gernika Gogoratuzek truke-saio metodologiko bat partekatu zuen taldearekin. Saioan, indarkeria politikoaren ondorioen lanketan, entzutean, aitortzan eta elkarrizketa komunitarioan oinarritutako zenbait esperientzia aurkeztu ziren, besteak beste MemoriaLab eta Afalosteak.

Bisita aukera aberasgarria izan zen Herbehereetako bitartekaritza publikoaren esparrutik datozen profesionalekin esperientziak partekatzeko, eta bakearen, memoriaren eta bizikidetzaren inguruko ikasketa eta elkarrizketa partekatuak indartzeko.