VII. LABORATEGIA BAKEAREN EKONOMIA, EUSKAL ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEAK

VII. LABORATEGIA BAKEAREN EKONOMIA, EUSKAL ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEAK

VII Laboratorio de Economia de PAz

Gernika Gogoratuz-ek eta EhuGunek antolatu dute, REAS Euskadiren, Economistas sin Fronterasen eta Euskadiko GKE-en Koordinakundea laguntzarekin.

Gernika Gogoratuz-ek, Bakearen aldeko Ikerketa Zentroak, zazpigarren urtez Laborategi hau proposatzen du sektore pribatuak, gobernuek eta administrazioek, unibertsitateek eta gizarte zibilak informazioa partekatzeko, hitz egiteko eta berdintasunean hausnartzeko. Ekonomiak Bakeari egin dakiokeen ekarpenari eta euskal enpresa / erakundeek giza eskubideen ikuspuntutik egiten duten ekarpenari buruz hitz egingo dugu.

Hitzaldiak, esparru-hausnarketak, diagnostikoak eta elkarrizketa horizontalak izango ditugu. Edizio honetan honako gai hauen inguruan eztabaidatzea planteatzen da:

• Hurbilketa filosofiko eta antropologikoa Bake Ekonomiara.
• Bizitzaren iraunkortasunerako politika ekonomikoak.
• Bakea eraikitzeko jarduera ekonomikoa, eta adibideak.
• Bankuen gizarte-erantzukizuneko politikak armamentuaren arloan.
• Erakundeentzako erronka berriak giza eskubideen arloan.
• Giza eskubideen ikuspuntutik, enpresentzat Lege-araudi lotesleari buruzko aurrerapenak.
• Jardunbide egokiak eta enpresa-kasuak: enpresen eta GKEen arteko lankidetza, giza eskubideak ez urratzeko.
• Trantsizioa, alternatibak eta etorkizunerako proposamenak.

INFORMAZIOA


Bertaretzea doakoa aldez aurretik izena emanez

EGITARAUA

9:00-9:15 Harrera ekitaldia/Inaugurazioa
David Hoyos, ehuGuneko koordinatzailea, UPV-EHU.
Noemí Ostolaza, Giza Eskubideen, Biktimen eta Bizikidetzaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
María Oianguren, Gernika Gogoratuz-eko zuzendaria. Bakearen Ikerketa Zentroa.

9:15-10:15 Hasiera hitzaldia:

“Bake-ekonomiarako ideiak: kultura garaikidearen itxaropen eta inertzia belikoari buruz”.
Remedios Zafra, Gizarte eta Kultura Antropologoa. Idazlea, irakaslea eta saio-idazlea, kultura garaikidearen azterketa kritikoan aditua. Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da CSICeko Filosofia Institutuan. Hurbilketa filosofiko bat egingo du Bake Ekonomiara eta haren beharrezko proposamenetara; egungo bizimoduen eta lanaren eraldaketari buruz hitz egingo du, eta planetaren agorpenaren pean, zaintzaren premia konfrontazio- eta lehia-hegemonien aurrean sortzen diren aukeren gaia jorratuko du.

Bakea eraikitzeko jarduera ekonomikoa

10:15-11:00 “Erantzunkizun sozialen politikak bankuen armamentuaren arloan: Konparaketa eta
inbertsio arduratsuaren, desinbertsioaren, gardentasunaren eta kontrol praktikak”.

Jordi Calvo Rufanges, Delàs Bakearen ikerketa zentroko koordinatzailea eta ikertzailea. (Katalunia)

11:00-11:45 “Finantza-sektorearen ekarpenak bakea eraikitzeko, adibide praktikoak eta proiektuak finantzatzeko irizpideak”.

Jordi Ibañez, Finantza Etikoak Fundazioko zuzendaria.

11:45-12:00 Atsedenaldia.

Giza eskubideen eta euskal enpresa programa.

12:00-12:45 “Giza eskubideen eta iraunkortasunaren arloko enpresa-arreta egokiari buruzko Europako lege berria onartzeko prozesua, alde onak eta txarrak”.

Chiara Marullo, Castellóko Jaume I Unibertsitateko Irakasle/Doktorea eta enpresa arduradunen plataformako aholkularia.

12:45-13:30 Ikuspegi sektorialak Giza Eskubideetan eta Enpresan Euskadin.

• Herri Administrazioa: José Antonio Rodriguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea.
• Enpresa sektorea: Jone Nolte, ASLE Euskadiko Lan-Sozietateen Elkarteko gerentea.
• Hirugarren sektorea: Natalia Rodriguez, Euskadiko GGKEen koordinakundea.
• Sektore akademikoa: Nerea Magallón, Globernancen ikertzailea, “Enpresa eta giza eskubideak” lantaldeko kidea.
Aurkezlea: Iker Atxa, Gernika Gogoratuz.

13:30-14:30 Elkarrizketa horizontalak: galderak, hausnarketak eta parte-hartzaileen ekarpenak.

Irati Cifuentes, Mugarik Gabeko Ekonomilariak eta Iker Atxa, Gernika Gogoratuz.

14:30 Ondorioen laburpena: bateratzea eta amaiera.

Josu Urrutia, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko presidentea.
Jokin Alberdi
, UPV/EHU eta Gernika Gogoratuz-eko presidentea.

INFORMAZIOA


Bertaretzea doakoa aldez aurretik izena emanez

Informazio gehiago / Más Información
Iker Atxa
www.gernikagogoratuz.org – 94 625 35 58

Antolatzaileak / Organizan

Gernika Gogoratuz
ehugune

Lakindetzarekin / En colaboración

Economistas sin fronteras
REAS Euskadi

Finantziatzailea / Financia

Info
Kategoria:
Date: Unknown
Duration: Unknown