Albisteak

Memorias para la vida Gernika Gogoratuz

GERNIKA GOGORATUZEK «BIZITZARAKO MEMORIAK» METODOLOGIA PARTEKATU DU KOLONBIAKO CHOCÓN

Azaroaren 4tik 7ra bitartean, Gernika Gogoratuzek «Bizitzarako Memoriak» metodologia partekatu zuen Kolonbiako Chocó eskualdeko Emakumeen Ibilbide Baketsuko (Ruta Pacífica de las Mujeres) kideekin, MUNDUBATek egindako gonbidapenari esker. Topaketa Liliana Zambrano Quintero Gernika Gogoratuzeko ikertzaileak eta Kolonbian gure erakunde aliatuko kide diren Amada Benavidesek eta Luisa Gonzálezek, Fundación Escuelas de Paz fundaziokoek, dinamizatu zuten.

Jarduera hau «Kolonbiako eta Bizkaiko emakume antolatuek indarkeriarik gabeko bizitza bermatzeko eta aldarrikatzeko estrategiak ehuntzen» programaren barruan kokatzen da. MUNDUBATek programa hori garatzen du Emakumeen Ibilbide Baketsua – Chocó (Ruta Pacífica de las Mujeres – Chocó) erakundearekin elkarlanean, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketari esker.

Esparru horretan, Gernika Gogoratuzekin ezagutza-trukea eta gaitasunak indartzeko prozesu bat egitea aurreikusten da. Gernika Gogoratuzek ibilbide luzea du memoria historikoaren, bake-kulturaren eta metodologia parte-hartzaileen arloetan, eta «Bizitzarako Memoriak» metodologia garatu du Kolonbian Fundación Escuelas de Paz fundazioarekin batera.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Emakumeen Ibilbide Baketsuko kideei, Kolonbiako Chocóko bederatzi lurraldetako oinarrizko erakundeak ordezkatuz gurekin izan ziren 18 emakumeen topaketa eta elkartzea ahalbidetzeagatik. Emakume indartsuak, ausartak eta borrokalariak. Eskerrik asko guztiei beren jakintzak eta bizipenak partekatzeagatik, eta lurraldeetan bakea eraikitzeko estrategia gisa memoriak lantzeko alternatibak elkarrekin pentsatzeko aukera emateagatik.

Memorias para la vida Gernika Gogoratuz
Memorias para la vida Gernika Gogoratuz
Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.