ARTPEACE: Gatazken eraldaketarako oinarriko praktika kultural eta sortzaileen ikerketa eta indartzea

PROIEKTUAREN HELBURUA

ARTPEACE Horizon Europe programak finantzatutako proiektua da, 2026 eta 2029 artean garatuko dena. Proiektuaren helburua gizarte zibiletik sortzen diren praktika artistikoek zer ekarpen egin dezaketen gatazken eraldaketan eta bakearen eraikuntzan aztertzea da, biolentzia politikoak eta haren ondorioek markatutako testuinguruetan.

ZERGATIK SORTU DEN

Proiektua galdera konkretu batetik abiatzen da: zer gertatzen da arteak gertatutakoa kontatzeko aukera ematen duenean, espazio publikoan lekurik aurkitzen ez duten memoriak entzuteko bidea irekitzen duenean, eta ohiko hizkeren bidez nekez ematen diren elkarrizketak ahalbideratzen dituenean?

ARTPEACE

GERNIKA GOGORATUZEN PARTE-HARTZEA

Gernika Gogoratuzek Euskal Herriko esperientzia kokatua ekarriko du ARTPEACE proiektura. Testuinguru horretatik, proiektuak aukera emango du indarkeria politikoaren ondorioekin lotutako praktika artistiko eta kulturalak aztertzeko, baita gizarteak iragana lantzen, transmititzen eta eztabaidatzen jarraitzen duen moduak ere.

Gernika Gogoratuzeren parte-hartzea, bereziki, esperientzia esanguratsuak identifikatzera, kultur, hezkuntza eta gizarte eragileekin elkarrizketan aritzera eta euskal kasua nazioarteko beste testuinguru batzuekin harremanetan jartzera bideratuko da. Izan ere, testuinguru horietan ere artea memoriarekin, minarekin eta bizikidetzarekin lotzeko modu bat da.

BERRIAK


PROIEKTUAREN AURKEZPENA
2026ko ekainaren 9a

Gernika Gogoratuzek ARTPEACE proiektua abiarazteko bileran parte hartu du Berlinen, nazioarteko partzuergoa osatzen duten gainerako erakundeekin batera.

ARTPEACE
ARTPEACE

ALIANTZAK


logos artpeace

BABESLEAK


logo Union Europea

ARTPEACE nazioarteko hainbat erakunde akademiko, kultural eta sozialek osatutako partzuergo bat da, Berghof Foundation erakundearen koordinaziopean. Bertan parte hartzen dute University of Manchester, In Place of War, Universidade de Coimbra, University of Durham, CYENS Centre of Excellence, STAN eta Youth Initiative for Human Rights Kosovo erakundeek.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, bisita ezazu Art Peace

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.