Albisteak

2025eko GERNIKAKO KULTURAREN ETA BAKEAREN XXXV. JARDUNALDIEN EGITARAUA

Gernikako Nazioarteko XXXV. Kultura eta Bake Jardunaldiak 2025eko apirilaren 23an eta 24an izango dira. Gernika Gogoratuz Kolonbian, Mozambiken eta Euskal Herrian sustatzen ari den ikerketa-ekintza parte-hartzailearen prozesuak partekatzeko elkarrizketa-gune bat ireki da jardunaldietan.

Alde batetik, Bakearen aldeko Sorburu Internazionalistak prozesuarekin agerian utzi nahi da emakumeen erakundeek eta oinarri feministadun kolektiboek bakearen alde egiten duten ahalegina, eragile aktibo gisa eguneroko gatazkak indarkeriarik gabe eraldatzeko, tokian-tokian kokatuta eta modu globalean elkarri lotuta.

Eta, beste alde batetik, Lotura Hirukoitza proiektuarekin gatazka armatuek eragindako larrialdi-testuinguru konplexuetan bakea eraikitzen lagunduko duten emaitzak eta ikaskuntzak partekatzeko.

Gernika-Lumoko Udalarekin elkarlanean antolatu dira, Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko.

Jardunaldiak presentzialak eta doakoak dira, eta izena eman behar da.