Albisteak

MUJERES QUE HACEN PAZ

BAKEA ERAIKITZEN DUTEN EMAKUMEAK: INDARKERIARI AURRE EGITEKO ERRESISTENTZIAK, EKARPENAK ETA ERRONKAK

Gernika Gogoratuzeko zuzendari María Oiangurenek «Bakea eraikitzen duten emakumeak: erresistentziak, ekarpenak eta indarkeriari bizirik iraunez aurre egiteko erronkak» mahai-inguruan parte hartu du, azaroaren 9an eta 10ean Bilbon egin den eta Alboanek eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako Emakumeok Martxan: giza mugikortasuna eta emakumeen aurkako indarkeriak Nazioarteko Biltzarraren barruan.

María Oiangurenekin batera, Julienne Baseke (Association des Femmes des Médias – AFEM elkarteko zuzendaria eta Giza Eskubideen Tulipa Saria jasotakoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa) eta Ximena Vidal Rojas (JRS Colombia erakundeko zuzendaria) izan dira mahai-inguruan. Oihana Sancho de Aranzabalek, Alboaneko kideak, moderatu du saioa.

MUJERES QUE HACEN PAZ
Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.