Albisteak

BAKE GAIEN INGURUKO TOPAKETA JAPONIAKO ODEZKARITZA BATEKIN GERNIKA-LUMON

Maiatzaren 28an, Gernika Gogoratuz ia 40 urtetan zehar egiten ari den lanean interesatuta dagoen Japoniako ordezkaritza baten bisita jaso genuen.

Topaketak, Gernikako Bakearen Museoan leku hartu zuen eta bertan bi lurraldeetako esperientzia desberdinak partekatu ziren. Izan ere, topaketaren zati handi bat, Gernika Gogoratuzek Euskal Herrian, Kolonbian eta Mozambiken martxan duen “Bakearen Aldeko Emakumeen Sorburua”-ren inguruan izan zen, 2026ko ekainean Euskal Herrian ospatuko den “Emakumeen Munduak” XV. Kongresuari begira, bost kontinenteetako emakume aktibisten partehartzea izango duena.”