Albisteak

«VISIÓN INTEGRAL DE LA COMARCA BUSTURIALDEA-URDAIBAI»

GERNIKA GOGORATUZ-EK BUSTURIALDEA-URDAIBAI ESKUALDEAREN IKUSPEGI INTEGRALA ESKAINTZEN DU BERMEON

Gernika Gogoratuz-ek Busturialdea-Urdaibai eskualdearen Ikuspegi Integrala liburuaren aurkezpenean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Urriaren 18an izango da, Bermeoko Ertzilla Dorrean, Arrantzaleen Museoa, 18:30etan.

Ekitaldia Busturialdea-Urdaibairen egungo egoeran eta etorkizunean oinarrituko da, eta Ramón Zallo Elguezabal, Rosa de la Asunción Sanz eta Xabier Arana Eiguren Urdaibaiko lantaldeko kideek egindako ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira. Azken horiek lau urtez aritu dira lanean, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuaren baitan.

Ekitaldia Busturialdea-Urdaibairen egungo egoeran eta etorkizunean oinarrituko da, eta Ramón Zallo Elguezabal, Rosa de la Asunción Sanz eta Xabier Arana Eiguren Urdaibaiko lantaldeko kideek egindako ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira. Azken horiek lau urtez aritu dira lanean, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuaren baitan.

Ramón Zallo Elguezabal, Busturialdea‐Urdaibairen gainbehera ekonomikoa. Dilemak eta proposamenak lanaren egilea Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua eta Informazio Zientzietan doktorea da. Euskadiko Kutxan (Arrasate) ekonomia-analista izan zen 1974an. Ikus-entzunezko Komunikazioko katedraduna izan da, eta, duela gutxi, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle emeritua.

Rosa de la Asunción Sanz, Gizarte Langintzan eta Soziologian lizentziatua. Rosazero deituriko bere aholkularitza-enpresatik lan egin du EAEko hainbat udalerritako berdintasun-planak diagnostikatzen, egiten eta gauzatzen. Busturialdea-Urdaibai eskualdeko Ibarrangeluko Kukubedarrak elkarte feministako kide sortzailea izan da.

Xabier Arana Eiguren Biologian lizentziatua eta “Evaluación y Recuperación Ambiental” masterduna da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendaria izan zen 1996 eta 2007 artean, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialeko Ingurumen Batzordeko kide, eta, 2012tik, Bizkaiko Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Ingurumen Hezkuntzako Ataleko burua da. Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Lurgaia Fundazioko kidea da, besteak beste.

Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura elkarteek antolatu dute ekitaldia, Bermeoko Ertzilla Dorrea, Arrantzaleen Museoa eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Interesa duten pertsona guztientzat zabalik.