Albisteak

convocatoria coordinador territorios en conflicto

GERNIKA GOGORATUZ ELKARTEAK LAN DEIALDIA ZABALDU DU

REFERENTZIAZKO TERMINOAK: Proiektu teknikaria.

Bakearen Ikerketarako “Gernika Gogoratuz” elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du proiektu koordinatzaile gisa, lanaldi osoan.

Kontratazioaren xedea

“Bakearen aldeko emakumeen haztegi internazionalista“proiektua koordinatu. 

Lanpostuari lotutako funtzio eta egitekoak

  • Ezarritako adierazle eta helburuak betetzen direla eta proiektuaren esku-hartze logikoaren barruan ezarritako jarduerak burutzen direla bermatzea.
  • Proiektuan parte hartzen duten eragile anitzen parte-hartzea koordinatzea.
  • Ikertzaile taldeko kideen funtzioak koordinatzea.
  • Proiektuan aurreikusitako ikerketa, prestakuntza eta ekintza ildo desberdinetan laguntzea.
  • Proiektuaren jarraipen sistema bermatzea, gardentasun eta argitasuna bultzatzeko eta proiektuaren logistika errazteko.
  • Proiektuaren barneko jarraipen, narrazio eta finantza proiektuak erredaktatzea. Kooperaziorako Euskal Agentziarekin eta bestelako finantza administrazioekin harremanetan egotea.
  • Kontratatutako zerbitzuen jarraipena egitea eta proiektuaren baitako dokumentu eta argitalpenen zehaztasun eta kalitatea bermatzea.
  • Erakundearen kudeaketa orokorrean eta plangintza estrategikoan aktiboki parte hartzea.
  • Gernika Gogoratuz elkartea kidea den beste plataforma edo lan eremuetan parte hartzea, proiektu berrien formulazioa; erakundearen lan-taldeari beste ekimen batzuetan laguntzea eta abar.

Eskatutako profila

Prestakuntza eta laneko esperientzia:

  • Unibertsitate arloko titulazioa.
  • Batez ere bakearen kulturarekin, garapenerako lankidetzarekin eta gizarte eraldaketarako heziketarekin erlazionatutako proiektuen identifikazio, formulazio eta kudeaketa lanetan esperientzia izatea. 
  • Euskara eta inglesa lan hizkuntza gisa menderatze. 

Baloratuko diren beste ezagutza batzuk:

  • Masterra arlo hauetako batean: bakea eta gatazken inguruko ikerketen gaineko ezagutza;garapenerako lankidetza, giza eskubideak, generoa eta feminismoa, ingurumen ikuspegiak, ekintza humanitarioa…
  • Europa mailako proiektuen gaineko ezagutza eta parte-hartzea.
  • Talde metodologia eta laguntzarako ezagutzak.
  • Nazioarteko testuingurua ezagutzea, batez ere, Kolonbia eta Mozambikeko errealitateak.
  • Ofimatika, Internet eta sare sozialetako baliabideak.

Lantokia

Gernika Gogoratuz. Bakearen aldeko Ikerketa Zentroan. Artekalea 1-1. Gernika-Lumo (Bizkaia).

Gaitasunak eta jarrerak

  • Ekimena; pentsamendu kritikoa, gaitasun analitikoa, moldagarritasuna, sormena eta erabakigarritasuna lanean eta gizarte harremanetan.
  • Bereziki ere, bakegintza, giza eskubideen eta genero berdintasuna alorrekin eta Gernika Gogoratuz elkartearen xedea eta helburuekin konpromisoa baloratuko dira.

Hautagaitzak aurkeztea

Proposamenak posta elektronikoz bidali behar dira 2024ko maiatzaren 15 baino lehen. Helbidea: info@gernikagogoratuz.org.
Mezuan honakoa adierazi behar da: ” Bakearen aldeko emakumeen haztegi internazionalista“ deialdia. 

Kontratu mota

Mota: Obra edo zerbitzu kontratua. 35 ordu astero.
Iraupena: 2024ko maitzaren 27tik 2025ko abenduaren 31rarte.
Soldata: Bakearen aldeko Ikerketarako Gernika Gogoratuz Elkartearen soldata-taulen araberakoa.

Aukeraketa prozesua

Curriculumak jasotzea: 2024ko maitazaren 15a.
Elkarrizketak eta hautagaitzaren berri ematea: 2024ko maiatzaren 16tik 22ra. Elkarrizketak egiteko hautatutako pertsonekin bakarrik jarriko gara harremanetan.
Lanean hasteko aurreikusitako data: 2024ko maiatzren 27an.

 

Gernika-Lumon, 2024ko maiatzaren 6an