Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

Albisteak

II LABORATEGIA: BAKEAREN EKONOMIA / EUSKAL ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEAK

Otsailaren 27 eta 28an, Bizkaia Aretoa, Arriaga Auditorioa, Bilbon.

Bakearen ekonomiarako esparru analitiko baten inguruko hausnarketa egiteko laborategi eremua sortzen jarraitzea, bake eta gatazken inguruko ikerketak, ekonomia politikoa eta ekonomiaren dimentsio sinbolikoa oinarri hartuta. Euskal administrazio eta enpresen jarduerarekin erlazionatutako ekimenak aurkeztu eta eztabaidatuko dira, Giza Eskubideekin eta Garapenerako helburuekin duten koherentziari bereziki erreparatuz.

Bakearen ekonomiari, giza eskubideei eta nazioartekotzeak euskal enpresetan duen eraginari buruzko foro honetan parte hartzeko deia egin nahi zaie honakoei: unibertsitate mailako eragileak, elkarte eta gizarte mugimenduak, euskal enpresa eta administrazioak.

Laborategiak bi saio bereizi izango ditu. Lehena, otsailaren 27an, asteartea: kontzeptuala izango da, egiturazko indarkeriarekin eta ekonomiaren dimentsio sinbolikoarekin erlazionatutako gaiak landuko dira. Bigarrena, otsailaren 28an, asteazkena: hainbat euskal eragilek euskal enpresaren eta giza eskubideen inguruko ekimenak, hausnarketak eta proposamenak aurkeztuko dituzte. Nazioartekotzea eta garapenerako politikekiko koherentzia bereziki landuko dituzte.