Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

Albisteak

premios gernika por la paz 2020

BAKEAREN ALDEKO GERNIKA SARIAK 2020: “KIDS GUERNICA” ETA NAZIOARTEKO BRIGADAK

Japoniako “Kids Guernica” ekimenak Hiroshiman egindako eraso nuklearraren 50. urteurrena oroitu nahi du, haurren artean bakearen kultura sustatuz. Bestalde, “Bakearen Nazioarteko Brigadek” krisi egoeran dauden eremuetan Giza Eskubideak babesteko lan egiten dute. Ekimen biek jasoko dute saria apirilaren 26an, bonbardaketaren oroimen ekintzen eta Bakea eta Kulturaren inguruko Jardunaldien baitan.

Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak 2005ean sortu ziren. Honako erakundeek sortu zituzten, elkarlanean: Gernika-Lumoko eta Pforzheim herriko Udalek, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, Gernika Gogoratuz elkarteak eta Wilhem Humboldt elkarte euskal-alemaniarrak. Helburua zera da: Bakea eraikitzeko eta Berradiskidetzea, Giza Eskubideak eta Justizia Soziala sustatzeko egindako lana aitortzea.