Albisteak

visita KCD

GERNIKA GOGORATUZEK ESPERIENTZIAK PARTEKATU DITU EL SALVADORREKO ETA KOLOMBIAKO ERAKUNDEEKIN

Gernika Gogoratuzek Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) gobernuz kanpoko erakundeko (GKE) ordezkarien, El Salvadorreko Equipo Maíz elkarteko kideen eta Kolonbiako CAJAR erakundeko ordezkarien bisita jaso du.

Topaketaren helburua memoria historikoaren, bakearen aldeko hezkuntzaren eta bakegintza-prozesuen esparruetan esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea izan da. Horrez gain, bisitak aukera eman du Gernika Gogoratuz erakundearen lan-ildo nagusiak ezagutarazteko, lankidetzarako bide posibleak aztertzeko eta Gernikako memoria-gune batzuk bisitatzeko.

Bisita KCD GKEak eta Equipo Maíz elkarteak garatutako lankidetza-proiektu baten esparruan egin da, eta Eusko Jaurlaritzako Lankidetza eta Elkartasunaren Euskal Agentziaren (AVCS) finantzaketa izan du.