Albisteak

la huelga general del 11 de noviembre

GERNIKA GOGORATUZEK ETXEBIZITZA-ESKUBIDEAREN ALDEKO GREBA OROKORRAREKIN BAT EGITEN DU

Gernika Gogoratuzek bat egiten du Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta etxebizitza-sindikatuek azaroaren 11rako deitutako greba orokorrarekin, etxebizitza-eskubidea bermatzea, espekulazioa geldiaraztea eta langileon bizi-baldintzak hobetzea aldarrikatzeko.

Etxebizitza duin bat izatea oinarrizko eskubidea den heinean, eskubide hori bermatzea ezinbestekoa da pertsonen duintasuna babesteko eta gizarte justuago eta baketsuago bat eraikitzeko.

Bide horretan, herritarrak animatu nahi ditugu azaroaren 11rako antolatutako mobilizazioetan parte hartzera.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.